Proiektuarekin aurrera jarraituta LH-ko ikasleek HH-ko ikasleentzat hainbat asmakizun prestatu eta aurkeztu egin zizkieten. Hona hemen saio horretako hainbat argazki:
Urrian eskolako hainbat ikaslek urteak bete dituzte: Ibai Illarramendik 6an, Jarek eta Rihamek 16an eta Iraidek 24ean. Zorionak denoi eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen partez!!!
Ostilarean urriaren 21ean arratsaldean irakurketa partekatua egin ondoren, jolas kooperatiboak osatu genituen frontoian. Zapiaren jolasean eta paratxutarekin jolas desberdinetan aritu ginen. Hemen dituzue argazkitxo batzuk:
Ostilarean urriak 21 Aginagako sagardotegira joan ginen bisitan. Bertan erakutsi ziguten sagardoa nola egiten den eta dastatzeko aukera ere izan genuen.
Eskerrik asko sagardotegiko langile guztiei zuen gonbipenagatik eta arretagatik!!!
Kaixo! Dakizuenez Lehen Hezkuntzako ikasleak Beirera joan zaizkigu gaur goizean. Orain dela gutxi beraien berri izan dugu. Primeran daudela kontatu dute eta argazki batzuk ere bidali dizkigute: