Iaz bezala aurten ere baratza landuko dugu. Horretarako Eiderren bisita izan genuen aurreko ostiralean eta egin beharreko lanak zehazten lagundu zigun. Gure baratzean marrubi landare pila bat daudenez transplantatu egin ditugu marrubiak lortu ahal izateko. Honez gain hurrengo lana baratzeko belar txar guztiak kentzea izango da, ondoren ongarritu eta epe ertainera landaketak egin ahal izateko. Hemen dituzue saioaren argazki batzuk:
LH 3-4-5kook lasai-lasai geunden gelan, animaliei buruzko Esaera Zaharrak lantzen eta konturatu ginen asko ikas daitekeela beraiekin. Horregatik erabaki genuen batzuk hartu eta antzerki txiki batzuk egitea eta eskolako besteei erakustea. Bihar egingo dugu. Bideoa blogean zintzilikatuko dugu, eeee?
Urriaren 19an eta 20an DYAkoak etorri ziren eskolara suspertze ikastaroa ematera. Asko ikasi genuen eta primeran pasa genuen. Hemen dituzue saioetako argazki batzuk:
Kaixo lagunak!! Albaitariari eskolara etortzeko gonbidapena eskatu ondoren eta berak baietza emanda, gurera etortzeko aukera izan zuen. Animaliei buruzko kontu interesgarriak kontatzeaz gain gure zalantza batzuk ere argitzen lagundu zigun. Hemen dituzue bere bisitaren hainbat bideo:
MILA ESKER EKIÑE ZURE BISITAGATIK!!!
NAHI DUZUNEAN ESKOLAKO ATEAK IREKITA DITUZU!!
2017(e)ko urriaren 16(a), astelehena
kaixo berriz!! asmakizun hau ea asmatzen duzuen: zein da hegan egin eta ugaztuna den animalia? animatu eta idatzi!!
Igela aurkitu genuenetik, animaliei buruz informatzea eta idaztea erabaki genuen. Liburuetatik hasi ginen. Liburutegitxo bat osatu genuen. Ondoren, albaitariarekin solastu, animali kantak abestu, haien soinuak ikasi eta jolasetan aritu, animali irudiak egin, bildumak osatu, ingelesez animalien izenak ikasi...Asmakizunak ere topatu ditugu. hor doakizue bat:
TABERNA BAT ERE PRESTATU DUGU GURE GELAN. KOSTA ZAIGU ZER JARRI, NON JARRI ETA PREZIOAK ERABAKITZEA, BAINA DAGOENEKO MARTXAN DA! HONA HEMEN AURRERAPEN BAT: