2015(e)ko otsailaren 2(a), astelehena

STADRA DPRA (Santa Ageda bezpera)

Otsailak 4ean Santa Ageda bezpera kantatzera aterako gara.

Hauek dira estrofak:


Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi degu gogoz.

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna
haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako iharduna.

2015(e)ko urtarrilaren 26(a), astelehena

URTARRILEKO URTEBETETZE GUZTIAK

Urtarrilaren 9an Xareren urtebetetzea izan zen,10 urte bete zituen.

Urtarrilaren 13an Gurutze(gure irakaslea)ren urtebetetzea izan zen,45 urte bete zituen.

Urtarrilaren 21an Jonen eta Enekoren urtebetetzeak izan ziren,Jonek 9 urte bete zituen eta Enekok 3.

Urtarrilaren 24ean Saioaren urtebetetzea izan zen,37 urte bete zituen.

Urtarrilaren 28an Leireren urtebetetzea izango da,10 urte beteko ditu.

UTBTSA OSOZKO TARTAK

(urtebetetzeak ospatzeko tartak)

2015(e)ko urtarrilaren 19(a), astelehena

TAILER BERRIAK

Gaur tailer berriekin hasiko gera. Lau talde egongo dira: 1- PLASTIKA. OLAIA ETA GURUTZE EGONGo dira.Maskarak egingo dituzte. 2-KAZETARIAK. Luciarekin egongo gara.Blogean gauzak sartu egingo ditugu. 3-IEÑA.oaitoeioiue. (Ingelesa. Melanirekin jolasak egingo dituzte) 4-OAK. iaeeasoaeiteoia.dxmnhu (Jolasak. Isabel eta Saioarekin egongo dira. Jolasak sortuko dituzte)

2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

TELEBISTA PROGRAMAK

Hiru hilabete honetan telebista programa desberdinak sortzen ari gara eta horietako bat Ipuin Antzeztua izango da. Guk bi egingo ditugu: Txano Gorritxo eta Zazpi antxumeak. Hona hemen gure pertsonaien aurkezpena egiteko 
 gurasoekin egindako bilera.