2015(e)ko irailaren 22(a), asteartea

JOLAS KOOPERATIBOAK

Luzera eta pisu neurketak egin ondoren jolas kooperatiboak osatu genituen frontoian. Horretarako lau talde osatu genituen eta 3. zein 5.mailako ikasleen azalpenen laguntzaz, adinak nahastuta 4 jolas desberdinetan aritu ginen. 
Hemen dituzue egun horretako argazki batzuk:






2015(e)ko irailaren 21(a), astelehena

LUZERA ETA PISU NEURKETAK

Kaixo!!

Jakingo duzuenez lehenengo hiruhilabete honetan giza gorputza lantzeari ekin diogu. Horretarako eskolako ikasle guztiak elkartu gara luzera eta pisuen datuak jasotzeko. Ondoren datu horiek erabiliz grafikoak osatzeko asmoa dugu.

Hona hemen saio horretako hainbat argazki:



2015(e)ko irailaren 7(a), astelehena

2015-2016 IKASTURTEA

KAIXO GUZTIOI!!! 

INDARRAK HARTU AL DITUZUE IKASTURTEARI AURRE EGITEKO? 


GU GOGOTSU GATOZ DENON ARTEAN ASKO IKASI ETA PRIMERAN PASATZEKO!!

HAS DADILA 2015-2016 IKASTURTEA!!!

2015(e)ko otsailaren 20(a), ostirala

INAUTERIAK OSPATZEN!!!!!

PIRATAZ MOZORROTURIK PISTAK BILATZERA JOAN GINAN ETA ALTXORRA AURKITU GENUEN. TXOKOLATEZKO TXANPONAK ZEUDEN ALTXORRA BARRUAN ETA MERENDOLA EGIN GENUEN.





2015(e)ko otsailaren 2(a), astelehena

STADRA DPRA (Santa Ageda bezpera)

Otsailak 4ean Santa Ageda bezpera kantatzera aterako gara.

Hauek dira estrofak:


Zorion etxe hontako denoi
oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza
ta kanta nahi degu gogoz.

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna
haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako iharduna.