2015(e)ko urriaren 26(a), astelehena

LEHEN SOROSPENAK

Ostegunean, urriaren 22an Gloria etorri zen Agiñako eskolara, arazo larri bat dagoenean nola jokatu behar den erakustera. Eskerrak eman nahi dizkiogu etortzeagatik. Asko ikasi genuen eta oso gustura egon ginen. 
Muxu bat  Gloriarentzat Agiñako ikasle eta irakasleen partetik.







LEHEN SOROSPENAK

Ostegunean, urriaren 22an Gloria etorri zen Agiñako eskolara, arazo larri bat dagoenean nola jokatu behar den erakustera. Eskerrak eman nahi dizkiogu etortzeagatik. Asko ikasi genuen eta oso gustura egon ginen. 
Muxu bat  Gloriarentzat Agiñako ikasle eta irakasleen partetik.







2015(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

H.H-KO 4-5 URTEKOAK USURBILGO LIBURUTEGIAN

Gaur Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urteko ikasleak Usurbilgo liburutegira joan dira. Giza gorputzari buruzko liburuak bilatzeaz gain bestelako liburuak ere behatu dituzte. Ondoren jolasteko eta hamaiketakoa egiteko aukera ere izan dute. Hemen dituzue argazki batzuk:








2015(e)ko urriaren 19(a), astelehena

KONTZERTU PEDAGOGIKOA

Urriaren 16an Lehen Hezkuntzako 3. eta 5.mailetako ikasleak Donostiako Kontzertu Pedagogikora joan ziren. Bertan musika eta sukaldaritza uztartuta, musika mota desberdinez gozatzeko aukera izan zuten gure ikasleek. Ikuskizuna ederra izan zen eta oso gustura bueltatu ziren eskolara. Ikus itzatzue egun horretako hainbat argazki








LIBURUEN ALTXORRA

Jakingo duzuenez urriaren 8an Galtzagorri Elkarteko Imanol etorri zitzaigun eskolara eta liburu polit askoak ekartzeaz gain ipuin batzuk ere kontatu zizkigun Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleei. Liburu horiek guztiak azaroaren 6a arte izango ditugu eskolan, bertan irakurri edota etxera eraman eta hantxe goxo-goxo irakurtzeko. Hemen dituzue egun hartako argazki batzuk:





2015(e)ko irailaren 22(a), asteartea

JOLAS KOOPERATIBOAK

Luzera eta pisu neurketak egin ondoren jolas kooperatiboak osatu genituen frontoian. Horretarako lau talde osatu genituen eta 3. zein 5.mailako ikasleen azalpenen laguntzaz, adinak nahastuta 4 jolas desberdinetan aritu ginen. 
Hemen dituzue egun horretako argazki batzuk:






2015(e)ko irailaren 21(a), astelehena

LUZERA ETA PISU NEURKETAK

Kaixo!!

Jakingo duzuenez lehenengo hiruhilabete honetan giza gorputza lantzeari ekin diogu. Horretarako eskolako ikasle guztiak elkartu gara luzera eta pisuen datuak jasotzeko. Ondoren datu horiek erabiliz grafikoak osatzeko asmoa dugu.

Hona hemen saio horretako hainbat argazki: