2016(e)ko apirilaren 6(a), asteazkena

Albaola eta Mater museoetara bisita

Hirugarren hiruhilabete honi hasiera emateko atzo Pasaiako Albaola eta Mater museoetara bisita osatu genuen. Lehen Hezkuntzako ikasleak Albaola Itsas Faktoriara joan ginen bertan San Juan baleontziari buruz gehiago jakiteko. Haur Hezkuntzako ikasleak aldiz Mater itsasontzia barrutik ikusteko aukera polita izan zuten. 

Ba al dakizue Agiñan ere itsasontzi famatuak eraiki direla? 

Eskolako blog-a jarraitu eta gehiago jakingo duzue honi buruz.


2016(e)ko apirilaren 4(a), astelehena

Think positive!




Azken hiruhileko hau gogotsu eta motibatuta hasteko gaurko ingleseko saioan mezu positiboen posterra sortu dute gure 3.eta 5.mailako ikasleek. Gogoratu, positiboki bizi eta pensatu! 

To begin this last term feeling enthusiastic and motivated our 3rd and 5th grade students created the positive phrases poster during today's english lesson. Remember, be positive, think positive!

Aitona-amonekin argazkiak

Proiektuko azken muntaitxoaren emanaldia bukatu ondoren argazki batzuk atera genituen hainbeste lagundu diguten aitona eta amonekin. 


Mila esker zuen laguntza guztiarengatik!!!






2016(e)ko martxoaren 21(a), astelehena

Helduen garaiko jolasak praktikatzen

2.hiru hilabeteko azken egunean gure helduen garaiko jolas batzuk praktikatu genituen ikasle guztiak elkarrekin. Gainera familia desberdinetako hainbat partaide ere gurekin jolastera animatu ziren. Hemen dituzue egun horretako argazkitxo batzuk:

2016(e)ko martxoaren 18(a), ostirala

Martxoko urtebetetzeak

Martxoan 5 ikaslek eta  bi andereñok bete dituzte urteak. Martxoaren 1ean Isabelek eta Agurnek, martxoaren 2an Kattalinek, martxoaren 3an Manexek, martxoaren 17an Sarak, Anik 21ean eta Arianak 27an. Zorionak guztioi eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen partez!!!     



(Agurne eta Sara falta dira argazkian, Agurne ezin izan genuen "harrapatu" eta Sarak ez zuen atera nahi izan).