Aurreko ostiralean aparkalekuan dauden saskiak aprobetxatuz saskibaloiko saioa egin genuen LH 3-5.mailako ikasleekin. Hemen dituzue argazki batzuk:
2016(e)ko maiatzaren 6(a), ostirala
Izarraren ipuina
Aste honetan 1. eta 2.mailako ikasleek Haur Hezkuntzako ikasleei bisita egin zieten "Izarraren ipuina" kontatzeko. Hemen dituzue argazkiak eta bideotxo bat. Ea gustatzen zaizuen!!
2016(e)ko maiatzaren 5(a), osteguna
Gorlizko barnetegia argazki gehiago
Kaixo hemen dituzue heldu berri zaizkigun argazkiak. Hau da inbidia pasatzen ari garena!!!
LH-ko ikasleak Gorlizeko tirolinan
Hemen dituzue Gorlizeko barnetegian LH-ko ikasleak tirolinan.
Begira nolako abenturazaleak ditugun!!!
Begira nolako abenturazaleak ditugun!!!
Gorlizko barnetegia
Eskolako Lehen Hezkuntzako ikasleak Gorlizen daude bertako barnetegi batean. Primeran ari dira pasatzen eta ekintza pila batez ari dira disfrutatzen. Hemen dituzue jaso ditugun argazki batzuk:
2016(e)ko maiatzaren 4(a), asteazkena
Vivaldi 4-5 urte
Udaberriari ongi etorria emateko oso ezaguna eta zoragarria den obra bat dantzatzen egon gara azken asteetan. Antonio Vivaldiren Lau Urtaroak obra luzetik Udaberriari dagokion abestia landu dugu. Bertan ikusiko dituzue loreak, txoriak, erreka, euria eta ekaitza dantzan. GORA UDABERRIA!!
2016(e)ko maiatzaren 3(a), asteartea
Jolas kooperatiboak apirilak 29
Dakizuenez bi astetik behin jolas kooperatiboak osatzen ditugu ikasle guztiak elkarrekin. Azken saio honetan 4 jolas berritan aritu ginen: Mundua, Punteria ona daukagu, Itsasontziak eta naufragoak eta Puxikak kanpora. Primeran pasa genuen!! Hemen dituzue argazki batzuk:
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)





