2016(e)ko abenduaren 16(a), ostirala

Sukaldariak gara

Atzo abenduak 15 eskolako ikasle eta irakasleak sukaldari bihurtu ginen. 3 errezeta desberdin prestatu genituen: bizkotxoa, kroissant-ak eta napolitanak. Ikus ezazue bideotxo honetan nolako gutiziak atera zitzaizkigun:


2016(e)ko abenduaren 14(a), asteazkena

Basozainaren lanbidea

Gaur abenduak 14 eskolan Haritz basozainaren bisita izan dugu. Bere lanbidea zertan datzan azaldu digu eta sorpresatxo bat ere gordeta zeukan guretzat: basozainek sendatutako gabilaia askatu egin dugu AgiƱan. Ikus ezazue hegaztia askatu dugun momentua, erabat hunkigarria izan da eta.



MILA ESKER HARITZ ZURE BISITAGATIK!!

2016(e)ko abenduaren 12(a), astelehena

Angula lantegira bisita

Gaur abenduak 12 Mayoz angulategia bisitatzera joan gara. Bertan kontatu digute angulak nola zaintzen dituzten merkaturatu arte. Hemen dituzue argazki batzuk ikusgai:


















2016(e)ko abenduaren 11(a), igandea

Jolas kooperatiboak

Ostiralean abenduak 9 irakurketa partekatua osatu ondoren jolas kooperatiboen beste saio bat egin genuen. Primeran pasa genuen adin guztietako ikasleak nahastuta elkarrekin jolasean. Ikusi zeinen ederki aritu ginen:


Irakurketa partekatua

Joan den ostiralean abenduak 9 eskolako ikasle guztiek irakurketa partekatua osatu zuten. Helburua irakurketarekin gozatzea da batez ere eta giro lasai batean egitea. Hemen duzue saio honetako bideotxo bat:



2016(e)ko abenduaren 7(a), asteazkena

Euskararen eguna 2016

Jakingo duzuenez pasa den abenduaren 3an euskararen eguna izan zen. Hori dela eta urtero bezala Usurbileraino gerturatu ginen Udarregi Ikastolako ikasleekin batera euskarazko hainbat kanta abestera.Bertan izateko aukerarik izan ez bazenuten lasai, hemen dituzue argazki eta bideotxo batzuk:
















Matematika lantzen LHn

Lan handia ari gara egiten arlo guztietan eta oraingoan matematikan egindako hainbat lanen argazkiak izango dituzue ikusgai:

GEOMETRIA:















LERROAK ETA ANGELUAK:






NEURRIAK:








ZENBAKIKUNTZA: