2017(e)ko martxoaren 9(a), osteguna

Emakumearen eguna

Atzo martxoak 8 emakumearen eguna ospatu zen mundu osoan zehar. Eskolan hainbat emakumeren biografiak ezagutu genituen lehenik eta ondoren puxiken laguntzaz emakumeen ikurra irudikatu genuen frontoian. Bukatzeko geletan egindako lanak eskolako kanpoaldean itsatsi genituen. Hemen dituzue ekintzaren hainbat argazki:











Jolas kooperatiboak

Aurreko ostiralean martxoak 3 jolas kooperatiboak egin genituen frontoian. Oraingoan 4 jolas desberdin osatu genituen: altxorraren bila, putz eta putz, alfonbra magikoa eta puxikak kanpora.
Hemen dituzue argazki batzuk:













































2017(e)ko martxoaren 1(a), asteazkena

INAUTERIAK 2017

Aurreko ostiralean otsailak 24 Ihauteriak ospatu genituen eskolan. Euskal Ihauteriak ospatu genituen euskal dantza desberdinak osatuta. Ikuskizun polita izan zen. Egun horretan etortzerik izan ez bazenuten, hemen dituzue hainbat bideo: