Ostiral arratsaldean jolas kooperatiboen beste saio bat egin genuen. Oraingoan 4 jolas desberdin osatu genituen adin guztietako ikasleak nahastuta. Jolasak hauek izan ziren: pasabidea, lurra biraka, marrazkilariak eta ekilibristak eta hegan noa. Hemen dituzue egun horretako argazkiak:
2016(e)ko otsailaren 22(a), astelehena
Txotxongiloak Tolosako Topic-en
Ostiralean, otsailaren 19an Tolosako Topic-era joan ginen Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak eta Haur Hezkuntzako 4-5 urtekoak. Bertan txotxongiloen museoa ikusteaz gain antzerki polit bat ikusteko aukera ere izan genuen. Primeran pasa genuen!!
2016(e)ko otsailaren 19(a), ostirala
Helduen bisita: baserriak
Atzo otsailaren 18an helduen bisita berri bat jaso genuen eskolan. Oraingoan gainera aitona batzuk ere bertaratu ziren!! Oso kontu interesgarriak azaldu ziren beraiekin egindako elkarrizketa eta galdera erantzunetan. Eskerrak eman nahi dizkiegu etorritako guztiei gurekin beren esperientziak partekatzeagatik. Hemen dituzue bideotxo batzuk ikusgai:
2016(e)ko otsailaren 16(a), asteartea
Otsaileko urtebetetzeak
Otsailean bi ikaslek bete dituzte urteak: Anak otsailaren 1ean eta Gorkak otsailaren 4ean. Zorionak bioi AgiƱako eskolako ikasle, irakasle eta guraso guztien partetik.
2016(e)ko otsailaren 15(a), astelehena
Helduen garaiko jolasak soinketan
Gaurko soinketako saioan helduen garaiko jolasak praktikatzen jarraitu dugu. Gaurkoan zapiaren jolasa, zapitxoa atzetik, zubiri-zubiri, txingoan eta toka jolasean aritu gara. Hemen dituzue argazki polit batzuk ikusgai:
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

