Aurrekoan ikasle guztien artean haziak landatzen aritu ginen. Lehenik 3-5.mailako ikasleek haziak landatzeko prozesua azaldu ziguten eta ondoren denok elkarrekin haziak landatu genituen. Hemen dituzue hainbat argazki:
2016(e)ko apirilaren 14(a), osteguna
2016(e)ko apirilaren 11(a), astelehena
Binaka eta hirunakako irakurketa
Ostiralean apirilaren 8an eskolako ikasle guztiak elkartu ginen binaka eta hirunakako irakurketa egiteko. Horretarako 3-5.mailako ikasle bakoitzak Haur Hezkuntzako ikasle bana edo bina hartu zituen eta ipuina kontatu zien.
LH-ko 1-2.mailakoek ostera, 4-5 urteko ikasleekin elkartu ziren beraiekin irakurketa osatzeko. Musika lasaia jarrita eta giro goxoan hainbat kontakizun desberdin partekatu genituen. Hemen duzue saio horretako bideotxo bat:

Sara andereñoaren agurra
Aurreko asteazkenean apirilak 6 Sara ingleseko andereñoaren azken eguna izan zen eskolan. Bertso bat prestatu genion agurtzeko eta ikasleek marrazkiak oparitu zizkioten. Horrez gain ikasle guztien argazkia eta sinadurak eman genizkion kartulina batean oroitzapen bezala.
Eskerrik asko Sara hainbeste irakasteagatik eta nahi duzunean etorri bisitatxo bat egitera.
Muxu handi bat Agiñako ikasle, irakasle eta gurasoen partez.
Eskerrik asko Sara hainbeste irakasteagatik eta nahi duzunean etorri bisitatxo bat egitera.
Muxu handi bat Agiñako ikasle, irakasle eta gurasoen partez.
2016(e)ko apirilaren 6(a), asteazkena
Albaola eta Mater museoetara bisita
Hirugarren hiruhilabete honi hasiera emateko atzo Pasaiako Albaola eta Mater museoetara bisita osatu genuen. Lehen Hezkuntzako ikasleak Albaola Itsas Faktoriara joan ginen bertan San Juan baleontziari buruz gehiago jakiteko. Haur Hezkuntzako ikasleak aldiz Mater itsasontzia barrutik ikusteko aukera polita izan zuten.
Ba al dakizue Agiñan ere itsasontzi famatuak eraiki direla?
Eskolako blog-a jarraitu eta gehiago jakingo duzue honi buruz.
Ba al dakizue Agiñan ere itsasontzi famatuak eraiki direla?
Eskolako blog-a jarraitu eta gehiago jakingo duzue honi buruz.
2016(e)ko apirilaren 4(a), astelehena
Think positive!
Azken hiruhileko hau gogotsu eta motibatuta hasteko gaurko ingleseko saioan mezu positiboen posterra sortu dute gure 3.eta 5.mailako ikasleek. Gogoratu, positiboki bizi eta pensatu!
To begin this last term feeling enthusiastic and motivated our 3rd and 5th grade students created the positive phrases poster during today's english lesson. Remember, be positive, think positive!
Aitona-amonekin argazkiak
Proiektuko azken muntaitxoaren emanaldia bukatu ondoren argazki batzuk atera genituen hainbeste lagundu diguten aitona eta amonekin.
Mila esker zuen laguntza guztiarengatik!!!
2016(e)ko martxoaren 21(a), astelehena
Helduen garaiko jolasak praktikatzen
2.hiru hilabeteko azken egunean gure helduen garaiko jolas batzuk praktikatu genituen ikasle guztiak elkarrekin. Gainera familia desberdinetako hainbat partaide ere gurekin jolastera animatu ziren. Hemen dituzue egun horretako argazkitxo batzuk:
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)