Zenbait ikaslek uztailean eta abuztuan betetzen dituzte urteak. Aldez aurretik zoriondu nahi genituzke denak. Uztailean Imanolek, Malenek, Linak eta Enaitzek beteko dituzte urteak eta abuztuan berriz, Irati Muruak, BeƱatek, Izarraitzek, Intzak, Nagorek eta Alexek. Zorionak denei eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen partez!!!!
2016(e)ko ekainaren 28(a), asteartea
Ekaineko urtebetetzeak
Ekainean 3 ikaslek bete dituzte urteak: Udanek, June Zubiaurrek eta June Errastik. Zorionak hiruroi eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen partez!!!!
2016(e)ko ekainaren 21(a), asteartea
Ur festa 2016
Gaur ekainak 21 ur festa ospatu dugu eskolan. Bero egin duela aprobetxatuz urarekin freskatu eta jolastu egin gara. Primeran pasa dugu!!!
Margoketa frontoian
Atzo ekainak 20 margoketa egin genuen frontoian. Bi txanda egin genituen margotzeko eta ederki pasa genuen. Hona hemen atzoko irudi batzuk:
2016(e)ko ekainaren 20(a), astelehena
Musika emanaldia
Dakizuenez ekainaren 16an eskolako ludotekan musika emanaldia eskaini genuen. Lan handia egin ondoren ikuskizun politaz gozatzeko aukera izan genuen. Bertaratzeko aukerarik izan ez bazenuten edo berriro ikusi nahi baduzue hemen dituzue emanaldiko bideo guztiak:
2016(e)ko ekainaren 15(a), asteazkena
JA Artzeren unibertsoa erakusketa Usurbilen
2016(e)ko ekainaren 14(a), asteartea
Neurriak konparatzen
Ostiralean ekainak 11 ohi den bezala, matematikako saioa elkarrekin osatu genuen LH-ko ikasle guztiak. Oraingoan neurrien arteko konparaketa osatu genuen. Zuen ustez ur litro batek kilogramo bat pisatzen al du? Zerk pisatzen du gehiago kg bat lastok edo kg bat burdin? Horrelako galderak azaldu zitzaizkigun saioan zehar eta erantzuna eman genien balantza erabiliz. Hona hemen saioko argazki batzuk:
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)















