2016(e)ko abenduaren 7(a), asteazkena

Baratzan landatzen eta ereiten

Aurreko astean gure baratzetan landaketak eta ereinketak egiten aritu ginen. Mota desberdinetako barazkiak landatu eta erein genituen. Horretarako Eiderren laguntza izan genuen. Landareak eta haziak ekarri zizkigun eta horiek denak lurrean sartu genituen. Gainera liburu bat eta baratzeko lanak egiteko egutegia ere oparitu zizkigun. Hemen dituzue egun horretako hainbat argazki:





































MILA ESKER EIDER ZURE LAGUNTZAGATIK!!!!

Lanbideen grafikoen azalpena

Dakizuenez lehenengo hiruhilabete honetan lanbideak lantzen ari gara. Matematika saio batzuetan eskolako ikasleen gurasoen lanbideak sailkatzen aritu gara, ondoren estatistikak osatzeko eta grafikak marrazteko. Hemen duzue LHko 3-6.mailako ikasleek emandako azalpenaren argazki batzuk:









2016(e)ko abenduaren 5(a), astelehena

Mugikortasuna Agiñan

Aurreko astean Agiñako mugikortasuna aztertzen aritu ziren LHko ikasleak. Beharrak eta interes guneak aztertu ondoren gure proposamenak Usurbilgo alkateari adierazi genizkion. Hemen dituzue argazki batzuk: