Euskararen eguna
abenduak hiru,
hizkuntza babestea
denoi dagokigu,
izan gaitezen denok
gu horren testigu.
Indio asko gara
bat bakarra tribu
DOINUA: ARTUA AHITU ETA 1 (ZORTZIKO TXIKIA)
Zaharra dugu gure hizkuntza
zaharrena beharbada,
euskaldunok erabili dugu
bakoitzak bere erara,
jaso baititu urte askotan
hainbat ta hainbat zaplada
baina ez dezagun galtzen utzi.
Gora ta gora euskara!
DOINUA: Bertso polit bat kantatuko det A (ZORTZIKO HANDIA)

Bertsolari bikainak zarete!!! ze bertso politak, ederrak benetan!!!
ErantzunEzabatuAUPA EUSKARA ETA AUPA ZUEK!!!
Muxu potolo bat denontzat