2014(e)ko azaroaren 25(a), asteartea

TELEBISTA PROGRAMAK

Hiru hilabete honetan telebista programa desberdinak sortzen ari gara eta horietako bat Ipuin Antzeztua izango da. Guk bi egingo ditugu: Txano Gorritxo eta Zazpi antxumeak. Hona hemen gure pertsonaien aurkezpena egiteko 
 gurasoekin egindako bilera. 

2014(e)ko ekainaren 13(a), ostirala

TENPLU BARREGARRIAK

Ba al zenekien Indiako Desnoke herrian Karni Matako izeneko tenplu bat dagoela eta bertan 20.000 arratoi bizi direla? 

Kondairak dio Durga jainkosaren semea hil zenean arratoi bihurtu zela bere sendiko gizon guztiak bezala. Hori dela eta arratoiak santu kontsideratzen dituzte.

Eraikuntza barruan esnea eta janaria ipintzen dizkiete egunero eta lasai lasai ibiltzen dira eraikuntza guztian zehar, izan ere beraien etxea da. Etxera sartu eta atera ibiltzeko hodi batzuk jarri dizkiete. Kontu handiz ibili behar da bertan, zenbait kasutan hanketan kosk egiten dutelako.


Tenplu hau adibide bezala hartuta guk gure tenplu propioak sortzea pentsatu dugu. Begira zein barregarriak diren!



ENEKAI TENPLUA


Enekai tenpluak Kiwiak bizi dira. Beren jainkoak Kipi izena du. Kipik ile eta azal morea ditu. 

Kiwiak nahi dutenean su artifizialak botatzen dituzte. Pistina bat dute txokolatez betea. Astero tona bat arto ematen diete jateko. Puzkar asko botatzen dituzte. Basamortuaren erdi erdian dago tenplua eta berde berdea da.

Eneko Ormaetxea


PIZZA TENPLUA


Tenpluak Pizza izena du. Jainkosak Lore izena du. Tenpluan jirafak daude eta jolasteko ohe elastikoa dute. Jainkosak jateko txutxeak jaten ditu eta jirafak entsalada jaten dute. Jainkosa beti pozik dago.

Ariana Azpiroz



ZANALA TENPLUA


Tenpluaren izena Zanala da. Han untxiak eta usoak bizi dira. Zanalako jainkosaren izena Ekauzta da. 

Zanalan 12.000 uso eta untxi bizi dira. Zanala tenplua 1.991. urtean eraiki zen. Usoentzat eta untxientzat ikaragarria izan da. Hamar orduro jana ematen diete. Usoei alpistea, ogi pusketak eta artoa. Untxiei azenarioa, esnea eta ura ematen dizkiete. Tenpluaren ezaugarriak hauek dira: akua park untxi eta usoentzat, usoentzat frontoi bat baloiekin eta untxientzat txiki park bat.

Xare Garcia




KAKANOR TENPLUA


Nire tenpluak Kakanor izena du kaka asko dagoelako. Leihokaka kalean dago. Tenpluaren jainkosak Kanika izena du. Tenpluan 18.000 elefante daude, horregatik dago kaka asko.

Gosaltzeko kaka jaten dute, bazkaltzeko sagarra eta afaltzeko basurde bat bakoitzak. Edateko coca cola hartzen dute. Beraien janari gustukoena kaka da. Telebista dute eta elefanteak eseri egiten dira. Kaka komunean egine ta komentik jaten dute. Saguak ez gustatu beharrean saguak gustatzen zaizkie. Elefante emeek soinekoa eta takoi handiko zapatak dituzte eta arrek galtza motzak, niki urdinak eta zapata beltzak. Emeek ere diademak eramaten dituzte. Zaldien ilea dute elefante guztiek.

Nagore Mayoz


TELEPIZZA TENPLUA


Jainkoak Joni Test izena du. Kolore more iluna du. Bere berezitasuna komuna garbitzea da.

Tenpluaren izena Telepizza da. Han 12.700 oilo eta 80.900 tigre bizi dira. Oiloentzak akua park bat dago eta tigreentzat pistina bat dago. Milio bat komun daude. Oiloek ipurdi txikia dutelako batzuetan komun zulotik behera erortzen dira.

 Leire Illarramendi



SALTXITXA TENPLUA


Jainkosa Leire Illarramendi da. Tenplua Nikaraguan dago. Saltxitxa izena du. Jainkosak ile morea dauka eta azala urdina eta beti soinekoa jazten du.

Tenpluak saltxitxa izena du Leirek zakur saltxitxa bat daukalako. Tenpluan hipopotamo bat bizi da. Oso potoloa da eta Gordi izena du. Ez da ia ia sartzen tenpluan oso oso potoloa delako. Gordik 4.800 kilo pisatzen ditu. Jateko egunero berdina ematen diote. Beti bonboiak jaten ditu, orduan gizendu egiten da. Gordik lau pauso bakarrik ematea dauzka ez delako kabitzen. Egunean 400 bonboi jaten ditu. Txorongo handiak egiten ditu eta usain txarra dago tenpluan. Orduan ezin du jolastu, baina bai telebista ikusi. Handik pauso batera pistina dauka. Ten pluaren paretak lokatzez beteta daude Gordi zikina delako eta asko zipristintzen duelako.

Intza Mayoz

TONTO TENPLUA


Tonto tenplua Donpepito jainkoaren tenplua da. Brasilen dago eta 2.000. urtean eraiki zen.

Bertan tximinoak futbolean ibiltzen dira. Zuhaitzak daude pistina barruan. Egunero platanoak ematen dizkiete tximuei jateko. 1.099 tximino daude. Teilatuan behiak daude. Teilatutik salto egiten dute tximuak zapaltzeko asmoz.

Jon Galarraga



LETXUGA PATATA TENPLUA


Aginagan dago Letxuga Patata tenplua. Oso handia da eta Letxuga jainkoa dago han. 

Animaliak daude. Gepardo bat eta hipopotamo bat. Gepardoa txokolatezkoa da eta hipopotamoak 12.000 tona pisatzen ditu eta urdina da. Tenpluak lau jakussi arrosa ponpoxa ditu. Bi labirinto daude. Hormak txokolatezkoak dituzte eta galtzen bazara hormak janaz ateratzea duzu. Txokolatearen kolorea aldatu egiten da: berdea, urdina....

Imanol Barroso




2014(e)ko ekainaren 6(a), ostirala

2014(e)ko maiatzaren 26(a), astelehena

MAIATZAREN 27KO MENUA

Tomate eta york tortilla.

Dorayakiak .

laranja zukua.


----------------------------------

Tortilla de tomate y york.

Dorayakis.

Zumo de naranja.

----------------------------------

Tomato and omelette.

Dorayakis.

Orange juice.

 

2014(e)ko maiatzaren 23(a), ostirala

ITALIA

Erromatarrak bizi ziren.

Italieraz hitz egiten dute. Bota itxura du eta Europan dago.

Makarroiak, pizza eta izozkiak egiten dituzte guk mini pizzak egin genituen eskolan
eta hauek dira osagaiak: Ogia, gazta,tomatea eta saltxitxak.

Erromatar zenbakiak han sortu ziren. Zenbaki erromatarrak:

I=1                  II=2                 III=3            IV=4
V=5                 VI=6                 VII=7            VIII=8           
IX=9               L=50                C=100             D=500            
M=1.000


Pisa dorrea dago. Pisa dorrea okertu egin zen  lurra oso biguna zegoelako eta ezin zuelako hainbeste pisu agoantatu. Hori konpondu nahi izan zuten baina ala ere okerra geratu zen. 200 urte behar izan zituzten Pisa Dorrea eraikitzeko. 300 eskailera daude. 55 metroko altuera du eta 14.700 tona pisatzen ditu. Banana forma dauka.


2014(e)ko maiatzaren 19(a), astelehena

NOR DA MIKELTXO?

Mikeltxo sukaldari bat da. Herriz herri munduari buelta emango dio. Orain Italian dago eta Italiari buruz ikasten ari gara.



MAIATZAK 20KO MENUA

MENUA

Oilasko eta arto piruletak 
Gaileta tarta
 edateko kafea edo infusioa


2014(e)ko maiatzaren 16(a), ostirala

GAURKO MENUA

Dakizuen bezala gaur ere Angulagun jatetxea irekita egongo da.

Honako menuaz disfrutatzeko aukera izango duzue:


  • SANDUITXA
  • FRUTAZKO BROTXETAK
  • TXOKOLATEZKO BATIDOA



ANGULAGUN JATETXEA MARTXAN DA

Astearte honetan eman dugu gure lehenengo bazkaria. Lan asko egin dugu eta oso pozik geratu gara arrakasta handia izan duela ikusita. 

Begira zein ongi egin dugun lan!



ANGULAGUN JATETXEA MARTXAN DA

Astearte honetan eman dugu gure lehenengo bazkaria. Lan asko egin dugu eta oso pozik geratu gara arrakasta handia izan duela ikusita. 

Begira zein ongi egin dugun lan!



2014(e)ko maiatzaren 14(a), asteazkena

ANGULAGUN JATETXEAREN IREKIALDIA

Ostiralean 15:30tan angulagun jatetxearen irekialdia egin genuen. Pizza saltxitxakin, gailletak, kurasanak eta limonada egin genituen gurasoentzat, aiton- amonentzat, arrebantzat, izebarentzat, osabentzat eta etorri ziren guztientzat. Animatu eta etorri angulagun jatetxera astearte eta ostiral arratsaldean!!





2014(e)ko maiatzaren 13(a), asteartea

PIZZA DE CHOCOLATE Y FRESAS

Hemos empezado a trabajar las recetas para nuestro nuevo restaurante. Aquí tenéis una genial y muy fácil de hacer. Animaros a hacerla en casa.


2014(e)ko maiatzaren 5(a), astelehena

ANGULAGUN JATETXEAREN INAUGURAZIORA GONBIDATZEN ZAITUZTEGU


NON: AGINAKO ESKOLAN

ORDUA: ARRATSALDEKO 15:30 ETAN

EGUNA: MAIATZAK 9, OSTIRALA



ANIMATU   ETA   ETORRI!!!!



2014(e)ko martxoaren 26(a), asteazkena

IKASLE OHIAK ELKARRIZKETATZEN


IKASLE OHIAK ELKARRIZKETATZEN


2014ko martxoaren 21ean Aginagako eskolan ikasitako
ikasle ohiak elkarrizketatu  genituen. Hauek dira ikasle ohien izenak: Mirian, Eneritz, Aloña, Ixiar, Manuel, Dolo, Ainhoa, Aitor, Imanol, Naiara, Jaione eta Aitziber.

Patio garaiak 30minutu irauten zituen.Jolas hauetara jolasten ziren: Pies quietos, baisball, kanikak, txapak, futbola eta pilota.
Futboleko taldeak egiteko hankak erabiltzen zituzten. Bi pertsona bata bestearen parean jartzen ziren eta pausoak ematen zituzten. Hanka bestearen gainean jartzen zuenak irabazten zuen. Irabazitakoak lehenengoa aukeratzen zuen.

Neskek andereño bat zuten eta mutilek maisu bat. Hauek dira beraien izenak: Miren, Mertxe, Jexus eta Joxe Ramon. Jexusek uste zuen ingelera garrantzitsua zela eta orduan bere borondatez 14:00etatik 14:30etara ingelera ematen zuen. Antzerki oso zailak  egiten zituzten. Kurtso osoan zehar  lantzen zuten antzerkia. Irakaslearen etxea eskolaren  parean zegoen.


IKASLE OHIAK ELKARRIZKETATZEN

Joan den martxoaren 21ean ikasle ohiekin elkartu ginen. Ikasle ohien izenak ondorengo hauek dira: Manuel, Imanol, Dolo, Aitziber, Aitor, Jaione, Ainhoa, Miriam, Eneritz, Aloña, Ixiar eta Naiara.

Eskolako eraikuntzez hitz egin ziguten. Lehenengo eraikuntza frontoian zegoen.Urte batzuk pasa zirenean frontoiko eraikuntza oraingo eskolara pasa zen.Bi gela erraldoi zeuden eta gela batean koltxonetak zituzten jolasteko.

Eskolako hizkuntzez hitz egin ziguten. Zaharrenak  gaztelaniaz hitz egiten zuten.Pixka bat gazteagoak euskaraz hitz egiten zuten.Gazteenak ingelesa eta euskara ikasten zuten.

Gelako ikasle kopuruaz hitz egin ziguten. Zaharrenak 60 neska eta 36 mutil ziren gelan.Pixka bat gazteagoak lau ikasle ziren.Zaharrenek esan zuten neskak eta mutilak gela desberdinetan zeudela.Neska eta mutil gazteenak  gela berdinetan zeuden.Neskek josten ikasten zuten eta mutilak berriz normal ikasten zuten.



2014(e)ko otsailaren 19(a), asteazkena

HAMAIKETAKOA PIRATEKIN

KOVYO LUORBROURR ROWWXZ EYBGCTRAFAKZ IAKWXZ OIBVIOV (Kaixo, bimbo nocillarekin egin dugu piratekin) IRATI ETA MALEN