2018(e)ko maiatzaren 17(a), osteguna

Liburuaren eguna eta irakurketa astea

Kaixo!  Apirilaren 23 Liburuaren eguna izan zen. Egun hori ospatzeko guraso batzuk eskolara gerturatu eta liburu desberdinen kontaketa egin zuten hizkuntza desberdinetan (euskaraz, gazteleraz, errusiarrez, eta arabiarrez).
Horrez gain apirilaren 24ean irakasleok lau ipuin desberdin kontatu genituen (euskaraz, gazteleraz eta inglesez). Azkenik ikasleek beren artean ere ipuinak kontatzen aritu ziren.

Eskerrik asko guztioi irakurketa sustatzen laguntzeagatik!!
¡Muchas gracias por ayudarnos a fomentar la lectura!
Thank you very much for helping us to encourage reading!!
большое спасибо за то, что помогли нам поощрять чтение 
شكرا جزيلا لمساعدتنا في تشجيع القراءة


Gurasoen kontaketak

2018(e)ko maiatzaren 3(a), osteguna

Liburuen altxorra

Kaixo! Apirilean Galtzagorri Elkarteko Imanolek bisita egin zigun urtero bezala, Liburuen Altxorra eskolan utziz. Altxorra gure eskolan izan ondoren jasotzera etorri zen eta ikasleei hainbat ipuin kontatu zizkien. Hemen dituzue argazki batzuk:











Proiektua aurrera eramaten HH 4-5 urte

Kaixo! Jakingo duzuenez munduaren inguruko gaiak ari gara lantzen hirugarren hiru hilabete honetan. HH 4-5eko ikasleak kultura desberdinetako ezaugarriak aztertzen aritu dira eta hemen dituzue hainbat argazki. Zuek ere trebeak al zarete txinatar makilak erabiltzen?













2018(e)ko maiatzaren 2(a), asteazkena

Apirileko urtebetetzeak

Kaixo! Apirilean 3 ikaslek bete dituzte urteak: Irenek apirilaren 3an, Rayyanek apirilaren 10ean eta Enaitzek apirilaren 17an. Zorionak guztioi eskolako ikasle, irakasle eta familien partez!!!