2016(e)ko ekainaren 28(a), asteartea

Uztaileko eta abuztuko urtebetetzeak

Zenbait ikaslek uztailean eta abuztuan betetzen dituzte urteak. Aldez aurretik zoriondu nahi genituzke denak. Uztailean Imanolek, Malenek, Linak eta Enaitzek beteko dituzte urteak eta abuztuan berriz, Irati Muruak, Beñatek, Izarraitzek, Intzak, Nagorek eta Alexek. Zorionak denei eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen partez!!!!



Ekaineko urtebetetzeak

Ekainean 3 ikaslek bete dituzte urteak: Udanek, June Zubiaurrek eta June Errastik. Zorionak hiruroi eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen partez!!!!


2016(e)ko ekainaren 21(a), asteartea

Ur festa 2016

Gaur ekainak 21 ur festa ospatu dugu eskolan. Bero egin duela aprobetxatuz urarekin freskatu eta jolastu egin gara. Primeran pasa dugu!!!






Margoketa frontoian

Atzo ekainak 20 margoketa egin genuen frontoian. Bi txanda egin genituen margotzeko eta ederki pasa genuen. Hona hemen atzoko irudi batzuk:

2016(e)ko ekainaren 20(a), astelehena

Musika emanaldia

Dakizuenez ekainaren 16an eskolako ludotekan musika emanaldia eskaini genuen. Lan handia egin ondoren ikuskizun politaz gozatzeko aukera izan genuen. Bertaratzeko aukerarik izan ez bazenuten edo berriro ikusi nahi baduzue hemen dituzue emanaldiko bideo guztiak:






























2016(e)ko ekainaren 15(a), asteazkena

JA Artzeren unibertsoa erakusketa Usurbilen

Gaur ekainak 15 LH-ko ikasleak Usurbilera joan gara JA Artzeren inguruko erakusketa ikustera. Bitartean HH-koak parkean aritu dira jolasean. Hemen dituzue argazki batzuk:













2016(e)ko ekainaren 14(a), asteartea

Neurriak konparatzen

Ostiralean ekainak 11 ohi den bezala, matematikako saioa elkarrekin osatu genuen LH-ko ikasle guztiak. Oraingoan neurrien arteko konparaketa osatu genuen. Zuen ustez ur litro batek kilogramo bat pisatzen al du? Zerk pisatzen du gehiago kg bat lastok edo kg bat burdin? Horrelako galderak azaldu zitzaizkigun saioan zehar eta erantzuna eman genien balantza erabiliz. Hona hemen saioko argazki batzuk:




LH 3-5.mailako ikasleak hostoak jasotzen eta aztertzen

Duela egun batzuk ikasle nagusienak hostoak biltzen aritu ziren ondoren aztertu ahal izateko. Lan handia egin zuten eta baita asko ikasi ere. Hona hemen saio horretako zenbait irudi:







Eskola Txikietako festa 2016 Ikaztegietan

Aurreko igandean Eskola Txikietako festa ospatu zen Ikaztegietan. Gure eskolako hainbat ikasle bertan izan ziren. Hemen dituzue argazki batzuk:







HH 4-5 urteko gelakoak buztinarekin

Aurreko egunean HH 4-5 urteko ikasleak buztinarekin aritu ziren esperimentatzen. Hemen dituzue hainbat argazki:

2016(e)ko ekainaren 10(a), ostirala

ITZALETAN LANEAN

ASTE HONETAN EGIN DUEN BERUAKIN, ERABAKI GENUN KALEAN LAN EGITEA. HORRELA, DENON ARTEAN GELAKO TRASTE GUZTIAK HARTU ETA ITZALEAN JARRI GINEN LANEAN.

2016(e)ko ekainaren 9(a), osteguna

Bizikletan irteera Zubietara

Gaur ekainak 9 osteguna, 3. eta 5.mailako ikasleekin Zubietaraino joan gara bizikletaz. Bero handia egin arren primeran pasa dugu. Lehenik bizikletak hartuta Zubietaraino joan gara, ondoren bertako frontoian esku pilotan eta beisbolean jolasten aritu gara, gero hamaiketakoa egin dugu eta pixka batean beisbolean aritu gara berriz ere. Bukatzeko berriro bizikleta gainera igo eta Agiñaraino bueltatu gara ibilbidea bukatuz. Hemen dituzue argazki batzuk ikusgai:

2016(e)ko ekainaren 8(a), asteazkena

Eskolako bazkaria

Txoritxo batek kontatu digunez ekainaren 17an ostirala, eskolako bazkaria ospatuko da. Hori dela eta, gustatuko litzaiguke jakitea menu bezala zer pentsatu duzuen prestatzea, agian guk egin ditzakegulako erosketak eta kalkulatu zenbateko aurrekontua beharko genukeen, zenbat mahai eta aulki beharko genituzkeen... Era horretan matematika landuko genuke eta bazkaria antolatzen lagunduko genizueke. 

Zuen erantzuna espero dugu lanean jartzeko.


2016(e)ko ekainaren 7(a), asteartea

Ipuin motorea HH 2-3 urte

Gaurko psikomotrizitateko saioa pixka bat desberdin egin dugu. Gaurkoan indio bihurtu gara eta ipuin bateko protagonistak izan gara. Ikusi ondorengo bideo hauek:


Eskerrik asko Marimar grabaketan laguntzeagatik!!

2016(e)ko ekainaren 5(a), igandea

Haur Hezkuntzako ikasleen ibilaldia

Aste honetan eguraldi ona aprobetxatuz Haur Hezkuntzako ikasleak Agiñako inguruan ibilaldi bat osatu zuten. Hemen dituzue argazki batzuk:

Altxorraren bila

Maiatzaren 31an, asteartea, 3.hiru hilabeteko proiektuari amaiera emateko altxorraren bila aritu ginen piratak bihurtuta. Ederki pasa genuen elkarrekin eta baita altxorra topatu ere. Hemen duzuen bideoan zehaztasun gehiagoz ikusiko duzue egun horretan egindakoa. Ea zuen gustukoa den!!!


2016(e)ko ekainaren 2(a), osteguna

Maiatzeko urtebetetzeak

Maiatzean 3 ikaslek bete dituzte urteak: Izarrek, Joanesek eta Naroak. Zorionak hiruroi eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen partez!!!!