2014(e)ko martxoaren 26(a), asteazkena

IKASLE OHIAK ELKARRIZKETATZEN


IKASLE OHIAK ELKARRIZKETATZEN


2014ko martxoaren 21ean Aginagako eskolan ikasitako
ikasle ohiak elkarrizketatu  genituen. Hauek dira ikasle ohien izenak: Mirian, Eneritz, Aloña, Ixiar, Manuel, Dolo, Ainhoa, Aitor, Imanol, Naiara, Jaione eta Aitziber.

Patio garaiak 30minutu irauten zituen.Jolas hauetara jolasten ziren: Pies quietos, baisball, kanikak, txapak, futbola eta pilota.
Futboleko taldeak egiteko hankak erabiltzen zituzten. Bi pertsona bata bestearen parean jartzen ziren eta pausoak ematen zituzten. Hanka bestearen gainean jartzen zuenak irabazten zuen. Irabazitakoak lehenengoa aukeratzen zuen.

Neskek andereño bat zuten eta mutilek maisu bat. Hauek dira beraien izenak: Miren, Mertxe, Jexus eta Joxe Ramon. Jexusek uste zuen ingelera garrantzitsua zela eta orduan bere borondatez 14:00etatik 14:30etara ingelera ematen zuen. Antzerki oso zailak  egiten zituzten. Kurtso osoan zehar  lantzen zuten antzerkia. Irakaslearen etxea eskolaren  parean zegoen.


IKASLE OHIAK ELKARRIZKETATZEN

Joan den martxoaren 21ean ikasle ohiekin elkartu ginen. Ikasle ohien izenak ondorengo hauek dira: Manuel, Imanol, Dolo, Aitziber, Aitor, Jaione, Ainhoa, Miriam, Eneritz, Aloña, Ixiar eta Naiara.

Eskolako eraikuntzez hitz egin ziguten. Lehenengo eraikuntza frontoian zegoen.Urte batzuk pasa zirenean frontoiko eraikuntza oraingo eskolara pasa zen.Bi gela erraldoi zeuden eta gela batean koltxonetak zituzten jolasteko.

Eskolako hizkuntzez hitz egin ziguten. Zaharrenak  gaztelaniaz hitz egiten zuten.Pixka bat gazteagoak euskaraz hitz egiten zuten.Gazteenak ingelesa eta euskara ikasten zuten.

Gelako ikasle kopuruaz hitz egin ziguten. Zaharrenak 60 neska eta 36 mutil ziren gelan.Pixka bat gazteagoak lau ikasle ziren.Zaharrenek esan zuten neskak eta mutilak gela desberdinetan zeudela.Neska eta mutil gazteenak  gela berdinetan zeuden.Neskek josten ikasten zuten eta mutilak berriz normal ikasten zuten.