Ba al zenekien Indiako Desnoke herrian Karni Matako izeneko tenplu bat dagoela eta bertan 20.000 arratoi bizi direla?
Kondairak dio Durga jainkosaren semea hil zenean arratoi bihurtu zela bere sendiko gizon guztiak bezala. Hori dela eta arratoiak santu kontsideratzen dituzte.
Eraikuntza barruan esnea eta janaria ipintzen dizkiete egunero eta lasai lasai ibiltzen dira eraikuntza guztian zehar, izan ere beraien etxea da. Etxera sartu eta atera ibiltzeko hodi batzuk jarri dizkiete. Kontu handiz ibili behar da bertan, zenbait kasutan hanketan kosk egiten dutelako.
Tenplu hau adibide bezala hartuta guk gure tenplu propioak sortzea pentsatu dugu. Begira zein barregarriak diren!
ENEKAI TENPLUA
Enekai tenpluak Kiwiak bizi dira. Beren jainkoak Kipi izena du. Kipik ile eta azal morea ditu.
Kiwiak nahi dutenean su artifizialak botatzen dituzte. Pistina bat dute txokolatez betea. Astero tona bat arto ematen diete jateko. Puzkar asko botatzen dituzte. Basamortuaren erdi erdian dago tenplua eta berde berdea da.
Eneko Ormaetxea
PIZZA TENPLUA
Tenpluak Pizza izena du. Jainkosak Lore izena du. Tenpluan jirafak daude eta jolasteko ohe elastikoa dute. Jainkosak jateko txutxeak jaten ditu eta jirafak entsalada jaten dute. Jainkosa beti pozik dago.
Ariana Azpiroz
ZANALA TENPLUA
Tenpluaren izena Zanala da. Han untxiak eta usoak bizi dira. Zanalako jainkosaren izena Ekauzta da.
Zanalan 12.000 uso eta untxi bizi dira. Zanala tenplua 1.991. urtean eraiki zen. Usoentzat eta untxientzat ikaragarria izan da. Hamar orduro jana ematen diete. Usoei alpistea, ogi pusketak eta artoa. Untxiei azenarioa, esnea eta ura ematen dizkiete. Tenpluaren ezaugarriak hauek dira: akua park untxi eta usoentzat, usoentzat frontoi bat baloiekin eta untxientzat txiki park bat.
Xare Garcia
KAKANOR TENPLUA
Nire tenpluak Kakanor izena du kaka asko dagoelako. Leihokaka kalean dago. Tenpluaren jainkosak Kanika izena du. Tenpluan 18.000 elefante daude, horregatik dago kaka asko.
Gosaltzeko kaka jaten dute, bazkaltzeko sagarra eta afaltzeko basurde bat bakoitzak. Edateko coca cola hartzen dute. Beraien janari gustukoena kaka da. Telebista dute eta elefanteak eseri egiten dira. Kaka komunean egine ta komentik jaten dute. Saguak ez gustatu beharrean saguak gustatzen zaizkie. Elefante emeek soinekoa eta takoi handiko zapatak dituzte eta arrek galtza motzak, niki urdinak eta zapata beltzak. Emeek ere diademak eramaten dituzte. Zaldien ilea dute elefante guztiek.
Nagore Mayoz
TELEPIZZA TENPLUA
Jainkoak Joni Test izena du. Kolore more iluna du. Bere berezitasuna komuna garbitzea da.
Tenpluaren izena Telepizza da. Han 12.700 oilo eta 80.900 tigre bizi dira. Oiloentzak akua park bat dago eta tigreentzat pistina bat dago. Milio bat komun daude. Oiloek ipurdi txikia dutelako batzuetan komun zulotik behera erortzen dira.
Leire Illarramendi
SALTXITXA TENPLUA
Jainkosa Leire Illarramendi da. Tenplua Nikaraguan dago. Saltxitxa izena du. Jainkosak ile morea dauka eta azala urdina eta beti soinekoa jazten du.
Tenpluak saltxitxa izena du Leirek zakur saltxitxa bat daukalako. Tenpluan hipopotamo bat bizi da. Oso potoloa da eta Gordi izena du. Ez da ia ia sartzen tenpluan oso oso potoloa delako. Gordik 4.800 kilo pisatzen ditu. Jateko egunero berdina ematen diote. Beti bonboiak jaten ditu, orduan gizendu egiten da. Gordik lau pauso bakarrik ematea dauzka ez delako kabitzen. Egunean 400 bonboi jaten ditu. Txorongo handiak egiten ditu eta usain txarra dago tenpluan. Orduan ezin du jolastu, baina bai telebista ikusi. Handik pauso batera pistina dauka. Ten pluaren paretak lokatzez beteta daude Gordi zikina delako eta asko zipristintzen duelako.
Intza Mayoz
TONTO TENPLUA
Tonto tenplua Donpepito jainkoaren tenplua da. Brasilen dago eta 2.000. urtean eraiki zen.
Bertan tximinoak futbolean ibiltzen dira. Zuhaitzak daude pistina barruan. Egunero platanoak ematen dizkiete tximuei jateko. 1.099 tximino daude. Teilatuan behiak daude. Teilatutik salto egiten dute tximuak zapaltzeko asmoz.
Jon Galarraga
LETXUGA PATATA TENPLUA
Aginagan dago Letxuga Patata tenplua. Oso handia da eta Letxuga jainkoa dago han.
Animaliak daude. Gepardo bat eta hipopotamo bat. Gepardoa txokolatezkoa da eta hipopotamoak 12.000 tona pisatzen ditu eta urdina da. Tenpluak lau jakussi arrosa ponpoxa ditu. Bi labirinto daude. Hormak txokolatezkoak dituzte eta galtzen bazara hormak janaz ateratzea duzu. Txokolatearen kolorea aldatu egiten da: berdea, urdina....
Imanol Barroso