2015(e)ko abenduaren 22(a), asteartea

1.ziklokoen sketch-a

Sketch-ekin jarraituz hemen duzue ikusgai 1.zikloko ikasleek euskaraz prestatutako beste sketch bat. 
Ea zuen gustukoa den!!!



Sketch-es en castellano

Como visteis en la presentación del proyecto durante este trimestre hemos trabajado el cuerpo humano y para ello preparamos varios sketch-es. Aquí os mostramos dos de ellos en lengua castellana que por motivos de tiempo no os pudimos ofrecer. 





Abenduko urtebetetzeak

Abenduan 3 ikaslek betetzen dituzte urteak:
Enarak, Elenek eta Norak. 
Zorionak hiruroi Agiñako ikasle,
 irakasle eta gurasoen partez!!!


2015(e)ko abenduaren 18(a), ostirala

ENGLISH SKETCHES LH 1


Atzo abenduaren 17an gure artistek eskainitako Giza Gorputzari buruzko jaialdia ikusteko aukera izan zenuten ludotekan. Jaialdiaren bideoak ikusteko aukera ere izango duzue, baina bitartean, ingelesean LH 1 eta 2. mailako ikasleek gelan prestatutako sketchak hemen dituzue. Artista batzuk zarete! 


Irati, Izar eta Ana

Naroa, Naiara, Jare eta Malen


Anje,  Kattalin eta Enaitz

ENGLISH SKETCHES LH 1


Atzo abenduaren 17an gure artistek eskainitako Giza Gorputzari buruzko jaialdia ikusteko aukera izan zenuten ludotekan. Jaialdiaren bideoak ikusteko aukera ere izango duzue, baina bitartean, ingelesean LH 1 eta 2. mailako ikasleek gelan prestatutako sketchak hemen dituzue. Artista batzuk zarete! 


Irati, Izar eta Ana

Naroa, Naiara, Jare eta Malen


Anje,  Kattalin eta Enaitz

2015(e)ko abenduaren 10(a), osteguna

JON IRAKASLEAREN AGURRA

Gaur Jon gure musikako irakaslearen azken eguna izan da eskolan. Sorpresa bat prestatu diogu denon artean agurra emateko. Hemen duzue bideotxo pare bat. 

ESKERRIK ASKO JON ZURE LANAGATIK eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen partez!!!! 





EUSKARAREN EGUNA

Dakizuenez abenduaren 3an Euskararen eguna ospatu genuen. Horretarako Udarregi Ikastolako ikasleekin elkartu ginen hainbat euskal kantu elkarrekin abesteko. Hona hemen egun horretako argazkiak.


PANPINA EGITEN

Dakizuenez giza gorputzaren gaiarekin aurrera jarraitzen dugu eta lantxo bezala bakoitzak panpin bat egitea bururatu zitzaigun. Argazki hauetan panpina egiteko prozesua azaltzen da, bozetoa egin genuenetik panpina bukatuta ikusi arte. 
Espero dugu zuen gustukoa izatea!!!

2015(e)ko abenduaren 2(a), asteazkena

MUSIKA EMANALDIA 2015

Irrikitan egongo zineten honez gero musika emanaldiko bideoak ikusteko ez da? 
Ba hemen duzue lehenengoa. Ea gustukoa duzuen!!




2015(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

MUSIKA EMANALDIA

Gaur azaroaren 26an musika emanaldia eskaini dugu eskolako ludotekan. Gure artistek sekulako ikuskizuna eman digute Jon musika irakaslearen laguntzari esker. Hemen dituzue gaur bizitako momentu batzuk, baina badakigunez gogoz geldituko zaretela, lasai egon, laster izango baitituzue ikuskizunaren bideoak ikusgai, bitartean disfrutatu argazki hauetaz:












2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

Azaroko urtebetetzeak

Azaroan 4 ikaslek bete dituzte urteak: Naiarak 8an, Manuelek 14ean, Iratik 20an eta Anjek gaur bertan 25ean.
Zorionak denei Agiñako ikasle, irakasle eta gurasoen partez!!!

MUSIKA EMANALDIA

Bihar azaroaren 26a goizeko 12etatik aurrera ludotekan musika emanaldia izango dugu.
 Anima zaitezte etortzera eta gurekin batera parte hartzera!!!

2015(e)ko azaroaren 23(a), astelehena

Jolas kooperatiboak

Ostiralean azaroaren 20an jolas kooperatiboak osatu genituen. Oraingoan zapitxoaren jolasa osatu genuen binaka, eta baita paratxutarekin hainbat jolas desberdin ere. Primeran pasa genuen denok elkarrekin jolasten. Hemen dituzue egun horretako hainbat argazki.









2015(e)ko azaroaren 19(a), osteguna

Las partes del cuerpo

Como ya sabéis seguimos trabajando el cuerpo humano. En esta ocasión os mostramos las diferentes partes del cuerpo mediante un dibujo que hicimos y que tenemos colocado en el pasillo. 
¡Esperamos que os guste!


2015(e)ko azaroaren 17(a), asteartea

Akrosport 1.zikloa

Gorputza aztertzeaz gain gorputzaren aukerak arakatzen ari garen honetan, soinketako saioan osatutako lantxo bat dakarkizuegu. Momentu batzuetan zaila egin zitzaigun arren elkarren laguntzari esker begira nolako gauza ederrak egin daitezkeen. 
Ea zuen gustukoa den!!!


2015(e)ko azaroaren 16(a), astelehena

Burmuinaren sekretuak

Jakingo duzuenez ostiralean azaroaren 13an Saioaren hitzaldia izan genuen eskolan. Burmuinari buruzko gauza interesgarri asko kontatu zizkigun. Hemen duzue berak emandako hitzaldiaren zatitxo bat.


Esaera zaharrak eta esapideak

Ezagutzen al dituzue esaera zahar eta esapide asko?
Guk eskolan pila bildu ditugu eta ondoren lan polit hau osatu dugu, ea denak ezagutzen dituzuen!!!




2015(e)ko azaroaren 11(a), asteazkena

San Martin eguna

Gaur azaroaren 11 da, San Martin eguna eta ohitura denez txerria hiltzeko eta jateko eguna da. Guk ere eskolan egun hau ospatu dugu. Itxura ederra zeukan txistorrak ez da? 











2015(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

Gorputzaren tenperatura taulak

Dakizuenez giza gorputza lantzen jarraitzen dugu. Hemen duzue L.H-ko 3. eta 5.mailako ikasleok egin ditugun taulak. Bakoitzak bere tenperatura neurtu eta apuntatu dugu goizean, eguerdian eta arratsaldean eta datu horiekin batazbesteko tenperatura topatu dugu. Ea taula interesgarriak iruditzen zaizkizuen!!

2015(e)ko azaroaren 9(a), astelehena

Halloween at school



Halloween urriaren 31ean ospatzen da eta aste horretan mamuak, munstroak, sorginak, eskeletoak eta kalabazak sortzen eta margotzen aritu ginen. “Knock, knock, trick or treat” abestia dantzatu eta ikasi genuen ere, Halloween gauari buruzko pelikula bat ikusi genuen... Oso dibertigarria eta atsegina izan zen!  

Halloween is celebrated on 31st October and that week we were creating and decorating some ghosts, monsters, witches, skeletons and pumpkins at school. We also danced and learnt “ Knock, knock, trick or treat” song, we watched a film about Halloween night... It was very funny and enjoyable!














Healthy Habits


Gure gorputza zaintzeko eta osasuntsu mantentzeko hain garrantzitsuak diren ohitura osasungarriak landu genituen baita ingeleran ere. Hona hemen 1.go eta 2. mailako ikasleek egindako posterra! / Keeping healthy is so important for our body so that we were learning some healthy habits in english too. This is 1st and 2nd graders' created poster. 


Jolas kooperatiboak

Ostiralean, azaroaren 6an, jolas kooperatiboak osatu genituen Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleok. 4 txoko desberdinetan banatu ondoren, txoko bakoitzean jolas bat osatu genuen, jolas guztietan parte hartzeko aukera izan genuelarik. Hona hemen argazki batzuk:

Altxorraren bila



Txirrista


Tren itsua



Izarra