2016(e)ko urtarrilaren 31(a), igandea

Herri kirolak

Dakizuenez helduen garaiko oroitzapenak lantzen ari gara hiruhilabete honetan. Gorputz hezkuntzako saioan lehen hezkuntzako ikasleak baserrietako lanetatik eratorritako kirolak praktikatzen aritu gara. Hona hemen saio horretan ateratako argazki batzuk:


2016(e)ko urtarrilaren 29(a), ostirala

Urtarrileko urtebetetzeak

Urtarrilean urtebetetze asko izan ditugu: Ibai Muruarena 8an, Xarerena 9an eta Leirerena 28an. Zorionak guztioi Agiña eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen partetik.


2016(e)ko urtarrilaren 28(a), osteguna

GELAKO DINAMIKA



GURE PROIEKTUA AURRERA ERAMATEKO LAN ETA LAN ARITU BEHAR GARA





JOLASTU ERE EGITEN DUGU. FRUTEN DOMINOA, PUZZLEAK, DANTZAK.....







GELAKO DINAMIKA



GURE PROIEKTUA AURRERA ERAMATEKO LAN ETA LAN ARITU BEHAR GARA





JOLASTU ERE EGITEN DUGU. FRUTEN DOMINOA, PUZZLEAK, DANTZAK.....







2016(e)ko urtarrilaren 27(a), asteazkena

Helduen garaiko jolasak

Atzo urtarrilak 26 helduen bigarren bisita izan dugu. Oraingoan beren ume garaiko jolasei buruz hitz egin digute. Jolas pila bat aipatu dizkigute eta horietakoren bat ere egiten ikusi dugu. Hemen dituzue bideotxo batzuk:





2016(e)ko urtarrilaren 22(a), ostirala

Jolas kooperatiboak


Gaur urtarrilak 22 jolas kooperatiboak osatu ditugu adinak nahastuta Agiñako frontoian. Dakizuenez jolas hauei esker gehiegizko lehiakortasuna saihesten da eta kooperazio eta elkarlana sustatu. Saio honetan lau jolas desberdin osatu ditugu: enredatuta, barraskilo erraldoia, denak ordenatuta eta pikak aldatu. Hemen dituzue argazki polit batzuk:









Hitzaldia eskolan

Atzo urtarrilak 21 Beatriz Eceiza psikologo eta adimen emozionalean adituak hitzaldi interesgarria eman zuen eskolako ludotekan. Eskolako partaide garen guztiok eskerrak eman nahi dizkiogu bere aholku eta orientabideengatik eta espero dugu hurrengo batean bere laguntzarekin berriz ere kontatu ahal izatea.


2016(e)ko urtarrilaren 21(a), osteguna

Agiñako danborrada

Urtarrilaren 19an Agiñako danborrada ospatu genuen. Txanoa dotore jantzita danbor hotsak entzun ziren herri osoan. Hona hemen momentu burrunbatsu horren bideoak:








2016(e)ko urtarrilaren 18(a), astelehena

Helduen lehenengo bisita

Dakizuenez aurreko ostiralean helduen bisita izan genuen eskolan. Aurrekoan argazkiak ikusteko aukera izan bazenuten oraingoan bideotxo bat eskaintzen dizuegu. Benetan interesgarria izango zaizuelakoan gaude.



2016(e)ko urtarrilaren 15(a), ostirala

Helduen bisita eskolara




Gaur arratsaldean bisita berezia izan dugu eskolan. Ikasle batzuen 4 amonek beren garaiko kontu eta kontakizun desberdinak azaldu dizkigute.


Gure asmoa da aurretik prestatutako kartelean gai desberdinei buruzkoak eransten joatea eta eskolan ikastea helduen laguntzari esker.


Gaur hitz berezi batzuk entzun ditugu, jakin dugu Aginan ontziola garrantzitsu bat zegoela, eskolara joateko 2km egin behar zituztela, zinea ere bazegoela...





ESKERRIK ASKO ETORRI ZARETENOI!


ETORRI EZIN IZAN ZARETENAK GONBIDATUTA GERATZEN ZARETE HURRENGO SAIO BATERAKO.
ANIMATU!

DENDA L.H-n

Gaur urtarrilaren 15ean, ostiralero bezalaxe, L.H-ko ikasle guztiak elkartu gara matematika lantzeko. Gaurkoan denda mota desberdinak antolatu ditugu salerosketak egiteko (jostailu denda, elektratresna denda eta janari denda). Hona hemen saioko irudi batzuk:








2016(e)ko urtarrilaren 14(a), osteguna

Gure hiruhilabete honetako proiektua: helduen oroitzapenak eskolan


LH-kook ideiak eman ditugu proiektua osatzeko. Nahi baldin baduzue ideiak eman ditzakezue. Zuen ideien zain gaude. Bihar urtarrilaren 15ean ostirala, arratsaldeko 14:30 etan ludotekan bilduko gara helduekin hitz egin eta oroitzapenak kontatzeko. Gonbidatuta zaudete !!


DANBORRADA

Bistan daukagu Danborrada eguna. Entsaioak aparte, txanoa ere egin behar da. Gelan lanean aritu gara horretarako.






HORMAIRUDI EDERRA!!!!!

Aurreko astean hormairudi bat egiteko elkartu ginen. Pintzelak zein eskuak erabili genituen margotzeko eta hara hemen emaitza.







POLITA EZTA????