2.hiru hilabeteko azken egunean gure helduen garaiko jolas batzuk praktikatu genituen ikasle guztiak elkarrekin. Gainera familia desberdinetako hainbat partaide ere gurekin jolastera animatu ziren. Hemen dituzue egun horretako argazkitxo batzuk:
2016(e)ko martxoaren 21(a), astelehena
2016(e)ko martxoaren 18(a), ostirala
Martxoko urtebetetzeak
Martxoan 5 ikaslek eta bi andereñok bete dituzte urteak. Martxoaren 1ean Isabelek eta Agurnek, martxoaren 2an Kattalinek, martxoaren 3an Manexek, martxoaren 17an Sarak, Anik 21ean eta Arianak 27an. Zorionak guztioi eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen partez!!!
(Agurne eta Sara falta dira argazkian, Agurne ezin izan genuen "harrapatu" eta Sarak ez zuen atera nahi izan).
2016(e)ko martxoaren 16(a), asteazkena
Musikako lanak
Mezu honetan musika arloan egindako hainbat lanen aurkezpenak dituzue ikusgai. Begira nolako musikari onak ditugun gure artean!!
IRAKURKETA SUSTATZEN
PASADAN ASTEAN BI LAGUN ETORRI ZIREN GELARA IPUINTXO BAT KONTATZERA.
OSO ONDO PRESTATU ZUTEN ETA GU ADI ADI EGON GINEN.
BESTE BATEAN ETORTZEKO GONBIDATUTA ZAUDETE.
ESKERRIKASKO!!!!!!!!!!
2016(e)ko martxoaren 15(a), asteartea
Agiñako artistak
Gaur martxoak 15 Agiñako frontoian mural handi batzuk margotu ditugu ikasle guztiok. Primeran pasa dugu tenperarekin, nahiz eta tenpera guztia ez duen horma irudian bukatu. Hemen duzue ekintzaren muntaitxo txiki bat ateratako argazkiekin. Ea gustukoa duzuen!!!
NOLEGA emanaldia Zubietan
Dakizuenez ostegunean martxoak 10 Zubietara joan ginen Nolegako emanaldia osatzera. Bertan beste eskola txikietako ikasleekin elkartu ginen eta bakoitzak prestatutako ikuskizunaz gozatzeko aukera izan genuen. Emanaldiak bukatu ostean, hamaiketakoa egin genuen eta ondoren jolastu egin ginen eskola desberdinetako ikasleak elkarrekin. Jolasak bukatzean bazkaldu egin genuen eta berriro Agiñara bueltatu ginen. Hemen dituzue argazkitxo batzuk, ea zuen gustukoak diren!!!
Argazkiak ikusteko beheko estekan sakatu.
Argazkiak ikusteko beheko estekan sakatu.
2016(e)ko martxoaren 8(a), asteartea
ABORDATZERA!
2016(e)ko martxoaren 7(a), astelehena
Berioko zahar egoitzara bisita
Otsailaren 25ean Berioko zahar egoitzara joan ginen. Bertan heldu batzuk ezagutu genituen eta aldez aurretik prestatutako galdera batzuk erantzun zizkiguten.
Hauek izan ziren lagundu ziguten helduak:
* Antonio, Sevillarra, ileapaintzailea.
* Jesusa, Amezketarra, irakasle izandakoa.
* Juanito, Igeldokoa, igeltseroa eta pilotari izandakoa.
* Angel, euskalduna, baserritarra.
* Arturo, diplomatikoa izandakoa Hego Amerikan.
* Puri, taberna batean lan egindakoa.
Ezin izan genuenez bideorik edota argazkirik atera audio bateko helbidearen esteka utziko dizuegu:
Bizitza interesgarriak izan zituzten denek. Eskerrik asko guztiei gurekin beren esperientziak partekatzeagatik.
Helduentzat egindako bertsoa agur bezala
Errezetak egin ostean eta proiektuan hainbeste lagundu digutenei eskerrak emateko, bertso bat eskaini genien. Ahotsak agian ez ditugu oso fin, baina intentzio ona ez zitzaigun falta izan behintzat.
MILA ESKER PROIEKTUA AURRERA ERAMATEN LAGUNDU DIGUZUEN GUZTIOI!!!
Helduen oroitzapenak eskolan: errezetak
Ostegunean martxoak 3, helduen azken bisita izan genuen eskolan. Oraingoan errezeta goxoak aurkeztu zizkiguten eta postre ederrak dastatzeko aukera ere izan genuen. Hemen dituzue errezeta horien bideotxo batzuk.
Ziur gosea sartuko zaizuela!!!
Ziur gosea sartuko zaizuela!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)