2016(e)ko maiatzaren 31(a), asteartea

Esperimentuak egiten

Piratak, esperimentuetan aritu ginen astelehen arratsaldean. Primeran pasa genuen!!!

Txorimaloak egiten

Ostiralean gure baratzerako txorimalo ederrak egin genituen. Ikusi zein ondo aritu ginen:
Mila esker denoi zuen laguntzarengatik!!!

2016(e)ko maiatzaren 20(a), ostirala

L.H 3-5.mailako ikasleek idatzitako ipuinen kontaketa

Gaur maiatzak 20 ostirala L.H-ko 3-5.mailako ikasleek idatzitako ipuinen kontaketako 3.saioa osatu dugu. Ikasle nagusienek beste ikasleekin beren istorioak partekatu dituzte:

Patinen gaineko irristaketa 2.saioa

Gaur L.H 3-5.mailako ikasleak patinen gaineko irristaketako 2.saioa osatu dute. Lehenik hainbat jolas egin dituzte, ondoren patinen gaineko hockey-an aritu dira eta bukatzeko patinatze librean ibili dira musikaren erritmoan. Hemen dituzue argazki batzuk:

Kontzertu pedagogikoa HH 4-5 urte

Gaur Haur Hezkuntzako 4-5 urteko gelako ikasleak Donostiara joan dira kontzertu pedagogikoaz disfrutatzera. Zirkuari buruzko emanaldia ikusi dute, primeran pasa dute eta gainera parkean jolasteko astia ere izan dute. Hemen dituzue hainbat argazki:

2016(e)ko maiatzaren 19(a), osteguna

GuRe BaRaTzA

Lehengo egunean baratzara joan ginen landareak landatzera.
Oso ondo pasa genuen!! Espero dugu barazki ederrak ateratzea.


ZENBAKI ERROMATARRAK

Lehengoan zenbaki erromatarrak egin genituen txotxekin eta argazki batzuk atera genituen. Argazki hauetan akatsak daude eta txotx bat mugitu behar da ondo egoteko. Ea asmatzen duzuen !!! Hemen dituzue argazki batzuk.





LANDAREAK

ATZO LANDAREEKIN ARITU GINEN. GOIZEAN BARATZEAN GURE LETZUGAK LANDATU GENITUEN ETA ARRATSALDEAN ILARRAK , GUK DEKORATUTAKO LORONTZIETAN ETXERA ERAMAN GENITUEN.








2016(e)ko maiatzaren 18(a), asteazkena

Estrobuak egiten ikasten Iñaki Errastirekin

Atzo arratsaldean Iñaki Errastiren bisita izan genuen. Estrobuak egiten irakasteaz gain arraun munduari buruzko hainbat kontu azaldu zizkigun eta saioari amaiera emateko arraunean ere aritu ginen. Ikusi argazki eta bideotxo hauek:


2016(e)ko maiatzaren 17(a), asteartea

Matematika lantzen

Atzo Lehen Hezkuntzako 1.zikloko ikasleak matematika saioan problema bat ebazten aritu ginen. Oilasko zatiak erosi nahi ditugu eta 3 tamainatako kutxak dauzkagu. Txikia 6 zatitakoa, ertaina 9 zatitakoa eta handia 20 zatitakoa. Nola erosi ahal ditut 21 zati? Posiblea al da 19 zati erostea? Zenbat oilasko zati kopuru desberdin eros daitezke? Zenbat zati ezin dira inolaz ere erosi?

Hemen dituzue gure laneko argazki batzuk:



Erregletak erabili genituen kopuru desberdinak posibleak diren edo ez jakiteko. 100 arteko kopuruak kalkulatzen hasi ginen, baina oraindik lana gelditzen zaigu. Problema bukatutakoan izango duzue gure emaitzen berri.                                                                                              








 

Jolas kooperatiboak maiatzak 13

Aurreko ostiral arratsaldean jolas kooperatiboen beste saio bat osatu genuen. Oraingoan lau jolas berri osatu genituen: boloak gara, babesa, igogailua eta elkarrekin etxean. Hemen dituzue argazki batzuk:

Patinen gaineko irristaketa

Ostiralean maiatzaren 13an soinketako saioan irristaketan aritu ginen. Ederki pasa genuenez beste saio bat egingo dugula erabaki genuen. Hemen dituzue gure patinatzaile trebeen argazkiak:

2016(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena

Piraten itsasontzia

Dakizuenez pirata bihurtzeko prozesuan jarraitzen dugu, baina orain arte gauzarik garrantzitsuenetakoa falta izan zaigu, barkua alegia. Zorionez eta Josean-i esker ari gara barkua prestatzen. Hemen duzue barkuaren prestakuntzako argazkia:


ESKERRIK ASKO JOSEAN ZURE LAGUNTZAGATIK!!!

2016(e)ko maiatzaren 13(a), ostirala

Piraten ezpatak egiten

Ikusi nolako ezpata politak prestatzen ari garen pirata bihurtzeko!!!




Piraten itsasontziak diseinatzen

Atzo ikasle guztiak elkarrekin gure itsasontzi pirata diseinatzen aritu ginen. Haur Hezkuntzako ikasleak marrazten hasi ginen eta gero 1.zikloko ikasleei laguntza eskatu genien. Hemen dituzue saio honetako hainbat argazki:

2016(e)ko maiatzaren 12(a), osteguna

5.MAILAKOAK FRONTOIA NEURTZEN

Kaixo, duela gutxi 5.mailako ikasleak frontoia neurtzen aritu ginen.13,20m dira.
Zenbat da frontoiaren azalera? eta perimetroa?
Argazki batzuk atera genituen hementxe batzuk:

GURE BARATZA

Asteartean gure baratza ikustera joan ginen. Galdera batekin hasiko gara.  Ba al dakizue zer barazki ez da komenigarria tomatearen ondoan jartzea?

a) letxuga
b) piperra
c) kamomila
d) ilarra

Egun batzuk utziko dizkizuegu erantzuteko. Argazki batzuk atera genituen lehengoan.

LORONTZIAK MARGOTZEN

Bagoaz aurrera proiektuarekin. Oraingoan lorontziak margotzen egon gara ondoren etxera eramateko. Hasieran uste genuena baino gehiago kosta zaigu, mazetak txikiak direlako, koloreak lortu behar genituelako eta kasu honetan borragomak ez duelako funtzionatzen;) Baina azkenean oso gustura egon gara eta eguraldiaz gozatu dugu.

2016(e)ko maiatzaren 9(a), astelehena

LAN TA LAN

INDARREZ BUELTATU GARA ASTEBURUTIK!!!!!!
LAN ETA LAN ARITU GARA GAURKOAN. 
GOIZEAN LORONTZIAK APAINDU DITUGU ETA ARRATSALDEAN, PIRATEN KATALEJOAK BUKATU ETA BARATZA IKUSTERA JOAN GARA.


























JUNEK ERE, PIRATEK EGITEN DITUZTEN KORAPILO EZBERDINAK ERAKUTSI DIZKIGU.

Baratzan matematika lantzen

Gaur goizean LH 1-2.mailako ikasleak baratza ikustera joan gara eta bisita matematika lantzeko aprobetxatu dugu. Neurketa desberdinak egiten egon gara. Lehenik estimazio batzuk osatu ditugu hanketako pausuak kontatuz, ondoren makil bat erabili dugu eta azkenik metroaren laguntzaz gure estimazioak egokiak izan diren konprobatu dugu. Baratzaren perimetroa eta azalera ere kalkulatzen aritu gara, hesia jarri beharko bagenu zenbat metro erosi beharko liratekeen jakiteko.
Hemen dituzue saio honetako hainbat argazki:

Baratza daukagu!!!

Berri onak dakartza blog-ak oraingoan. Baratza lortu dugu eta laster martxan jartzea espero dugu. MILA ESKER BARATZA LORTZEN LAGUNDU DIGUZUEN GUZTIOI!! Laster barazkiak landatzen hasiko gara eta hazten direnean uzta jaso eta sukaldatzea pentsatzen ari gara. Zer iruditzen zaizue?





2016(e)ko maiatzaren 7(a), larunbata

2016(e)ko maiatzaren 6(a), ostirala

Haur Hezkuntzako ikasleen hainbat argazki

Dakizuenez Haur Hezkuntzako ikasleak pirata bihurtu zaizkigu hiru hilabete honetan. Piraten txokoan puzzleak egiten, mozorrotzen, piraten katalejoak bukatzen, medusa edo marmokak egiten, idazketa txokoan eta matematika txokoan ere aritu dira. Indarrak hartzeko fruta goxoa ere jan dute gure pirata ausartek. Hemen dituzue hainbat argazki:

Txokotan Haur Hezkuntzan

Haur Hezkuntzan oso langile jarraitzen dugu. Oraingoan txokotan aritu ginen hainbat jarduera desberdin egiten. Hona hemen argazki batzuk:








Saskibaloia soinketan

Aurreko ostiralean aparkalekuan dauden saskiak aprobetxatuz saskibaloiko saioa egin genuen LH 3-5.mailako ikasleekin. Hemen dituzue argazki batzuk:




Izarraren ipuina

Aste honetan 1. eta 2.mailako ikasleek Haur Hezkuntzako ikasleei bisita egin zieten "Izarraren ipuina" kontatzeko. Hemen dituzue argazkiak eta bideotxo bat. Ea gustatzen zaizuen!!