Agiñako eskolako ikasle, irakasle eta guraso guztien partez eguberri on-ona pasa, urtea primeran bukatu eta 2017ak gauza on asko ekartzea opa dizuegu denoi!!!
2016(e)ko abenduaren 23(a), ostirala
EMANALDIKO BIDEOA
Dakizuenez atzo abenduak 22 lehenengo hiru hilabeteko emanaldia osatu genuen eskolan. Bertaratzerik izan ez bazenuten hemen duzue ekitaldiaren zati bat. Arazo teknikoak direla medio hasierako ikuskizuna soilik agertzen da, barkatu eragozpenengatik.
Espero dugu zuen gustukoa izatea.
Espero dugu zuen gustukoa izatea.
2016(e)ko abenduaren 22(a), osteguna
ABENDUKO URTEBETETZEAK
Abenduan hiru ikaslek urteak bete edo beteko dituzte: Enarak abenduaren 14ean, Elenek abenduaren 21ean eta Norak abenduaren 28an.
Zorionak guztioi eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen partez!!!
Zorionak guztioi eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen partez!!!
2016(e)ko abenduaren 16(a), ostirala
Suhiltzailearen lanbidea LH
Kaixo agindu genizuen bezala LH 3-4-6ko ikasleok suhiltzaileekin aritu gineneko bideotxoak prestatu dituzte.
Ea zuen gustukoak diren!!!
Ea zuen gustukoak diren!!!
Lanbideen power point-ak
LH 3-4-6.mailako ikasleak nagusitzen direnean zein lanbide izan nahiko luketen pentsatu dute. Informazioa bilatu ondoren bakoitzak power point edo aurkezpen bat prestatu du. Hemen dituzue ikusgai:
Sukaldariak gara
Atzo abenduak 15 eskolako ikasle eta irakasleak sukaldari bihurtu ginen. 3 errezeta desberdin prestatu genituen: bizkotxoa, kroissant-ak eta napolitanak. Ikus ezazue bideotxo honetan nolako gutiziak atera zitzaizkigun:
2016(e)ko abenduaren 14(a), asteazkena
Basozainaren lanbidea
Gaur abenduak 14 eskolan Haritz basozainaren bisita izan dugu. Bere lanbidea zertan datzan azaldu digu eta sorpresatxo bat ere gordeta zeukan guretzat: basozainek sendatutako gabilaia askatu egin dugu Agiñan. Ikus ezazue hegaztia askatu dugun momentua, erabat hunkigarria izan da eta.
MILA ESKER HARITZ ZURE BISITAGATIK!!
2016(e)ko abenduaren 12(a), astelehena
Angula lantegira bisita
2016(e)ko abenduaren 11(a), igandea
Jolas kooperatiboak
Ostiralean abenduak 9 irakurketa partekatua osatu ondoren jolas kooperatiboen beste saio bat egin genuen. Primeran pasa genuen adin guztietako ikasleak nahastuta elkarrekin jolasean. Ikusi zeinen ederki aritu ginen:
Irakurketa partekatua
Joan den ostiralean abenduak 9 eskolako ikasle guztiek irakurketa partekatua osatu zuten. Helburua irakurketarekin gozatzea da batez ere eta giro lasai batean egitea. Hemen duzue saio honetako bideotxo bat:
2016(e)ko abenduaren 7(a), asteazkena
Euskararen eguna 2016
Matematika lantzen LHn
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)