2017(e)ko abenduaren 21(a), osteguna

Olentzero eguna

Gaur abenduak 21 Olentzero eguna ospatu dugu eskolan. Horretarako Agiñan zehar kantuka ibili gara eta baita dirua bildu ere. Eskerrik asko guztioi eta Olentzerok ekar diezazuela eskatutako opari guztiak. 


ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

















1.Hiru hilabeteko proiektuaren emanaldia: ANIMALIAK

Atzo abenduaren 20an 1.hiru hilabeteko proiektuaren emanaldia osatu genuen. Abestiak, antzerkiak, dokumentalak... denetik egon zen ikuskizunean. Bertaratzeko aukerarik izan ez bazenuten hemen dituzue hainbat bideo:



















2017(e)ko abenduaren 20(a), asteazkena

Ikasleen urtebetetzeak: abendua

Abenduan 4 ikaslek bete dituzte urteak edo beteko dituzte: Izar Santamaria abenduaren 11an, Enara Unanue abenduaren 14ean, Elene abenduaren 21an eta Nora abenduaren 28an. ZORIONAK DENOI ESKOLAKO IKASLE, IRAKASLE ETA GURASO GUZTIEN PARTEZ!!






2017(e)ko abenduaren 18(a), astelehena

Jolas kooperatiboak

Pasa den ostiralean, abenduaren 15ean, jolas kooperatiboen beste saio bat osatu genuen frontoian. Saio horretan 3 jolas desberdin egin genituen: marrazkia, zubi mugikorra eta izarra. Hemen dituzue egun horretako argazki batzuk:
















2017(e)ko abenduaren 11(a), astelehena

Herri kirolak LH

Abenduaren 5ean gorputz hezkuntzako saio bikoitza osatu genuen. Batetik LH 1-2.mailetako ikasleak eta bestetik LH 3-4-5.mailetako ikasleek herri kirol desberdinez gozatzeko aukera izan zuten. Horretarako eskola kiroleko herri kirol federazioko Ekiñeren laguntzari esker 5 herri kirol desberdin praktikatzeko aukera izan zuten gure ikasleek: lokotxak, txingak, zaku lasterketa, giza proba eta sokatira. Hemen dituzue bi taldeen bideoak:





2017(e)ko abenduaren 4(a), astelehena

Euskararen eguna

Dakizuenez abenduaren 3an euskararen eguna izan da. Egun seinalatu hau ospatzeko eskolan asmakizun saiotxoa eta bertso saiotxo txiki bat egin dugu. Hori dela eta hemen duzue asmatutako bertso pare bat zuek etxean ere kanta itzazuen.

Euskararen eguna 
abenduak hiru,
hizkuntza babestea
denoi dagokigu,
izan gaitezen denok
gu horren testigu.
Indio asko gara
bat bakarra tribu

DOINUA: ARTUA AHITU ETA 1 (ZORTZIKO TXIKIA)

Zaharra dugu gure hizkuntza       
zaharrena beharbada,
euskaldunok erabili dugu
bakoitzak bere erara,
jaso baititu urte askotan
hainbat ta hainbat zaplada
baina ez dezagun galtzen utzi.
Gora ta gora euskara!

 DOINUA: Bertso polit bat kantatuko det A (ZORTZIKO HANDIA)

euskararen txantxangorria bilaketarekin bat datozen irudiak

Akrosport LH 3-4-5.mailak

Ostiralean abenduak 3 gorputz hezkuntzako saioan oreka lantzeko eta taldekako lana bultzatzeko lantxo pare bat egin genituen. Hemen dituzue egindako lanen bideotxo pare bat:





2017(e)ko azaroaren 30(a), osteguna

Gorputz adierazpena lantzen

Kaixo, joan den asteartean azaroak 28 LH 1-2.mailetako ikasleek gorputz adierazpena lantzen aritu ziren, kasu honetan enpatian oinarritutako jarduerak erabili zituzten beren lanak osatzeko. Bi taldetan banatuta beren lanak bideoz grabatu genituen. Hemen dituzue beren aurkezpenak. Ea zuen gustukoak diren!






2017(e)ko azaroaren 28(a), asteartea

Baratzean lanean

Kaixo denoi! Aurreko ostiralean azaroak 24, gure baratzean lanean aritu ginen. Belar txarrak kenduta, lurrari buelta eman genion eta landaketak egin genituen. Batetik marrubiak sartu genituen eta bestetik eskarolak, tipulinak eta baratxuriak. Gainera hazitegia ere prestatu genuen. Hemen dituzue egindako lanaren hainbat argazki: 

















2017(e)ko azaroaren 20(a), astelehena

DONOSTIAKO AKUARIUMERA TXANGOA

HEMEN DUZUE AKUARIUMERA JOAN GINENEKO BIDEOA. ASKO IKASI GENUEN, EZTA ?  BAI IKUSITAKO ARRAINEN ETA BAITA ZUEN ARGAZKI ETA BIDEO MORDOA DITUZUE IKUSGAI. ABESTI UGARIREKIN BATERA KANTA DEZAKEZUE DENOK ETXEAN. SEGURU KANTU ASKO EZAGUTZEN DITUZUELA !!

2017(e)ko azaroaren 7(a), asteartea

Akrosport LH 1-2.mailak

Kaixo, hemen dituzue gorputz hezkuntzako saioan landutako akrosport ariketekin osatutako bideotxo bat. Ea zuen gustukoa den!!



2017(e)ko azaroaren 3(a), ostirala

Baratzean lanean

Kaixo! Atzo azaroaren 2an baratzeko lanak egiten aritu ginen. Ikasle guztiak elkarrekin belar txarrak kendu genituen, pixkanaka baratza prestatzeko asmoz. Ongarria ere bota genuen barazki ederrak jaso ahal izateko. Hemen dituzue hainbat argazki, ea gustukoak dituzuen!!!










Urriko ikasleen urtebetetzeak

Kaixo! Ohiturari jarraituz hilero ikasle eta irakasleen urtebetetze argazkiak jarriko ditugu blog-ean. Urrian 4 ikaslek eta irakasle batek bete dituzte urteak: Ibaik urriaren 6an, Alaznek urriaren 9an,  Riham eta Jarek urriaren 16an eta Iraidek 24ean. 
ZORIONAK DENOI ESKOLAKO IKASLE, IRAKASLE ETA FAMILIEN PARTEZ!!!