2017(e)ko ekainaren 23(a), ostirala

IKASTURTEAREN BUKAERA

Gaur ekainak 23 2016-17 ikasturteari agur esateko ordua iritsi da. Lan handia egin ondoren atseden hartu eta pilak kargatzeko unea dugu.

Ikasle eta irakasle batzuk beste eskola batzuetara joango zaizkigu baina lerro hauetatik egindako lan ona eskertzea gustatuko litzaiguke.

Eskerrik asko Gurutze, Isabel, Ziortza, Eider Bereau, Eider Artola, Patricia eta Maialen lan bikaina egiteagatik eta batez ere hain giro ona izaten laguntzeagatik. Badakizue hemen izango garela eta nahi duzuenean eskolako ateak parez-pare irekita izango dituzuela. 
AUPA EKIPO!!!! 
MUXU HANDI BAT DENONTZAT!!!



Ur festa

Atzo ekainak 22 eskolako ur festa ospatu genuen. Eguraldia onegia izan ez bazen ere, primeran pasa genuen goitik behera blai-blai eginda. Hemen dituzue argazki eta bideo batzuk:












ATSO GELAKO IKASLEAK

Agur Agiña Agur!!!!!
Ondo pasa oporrak AUPA AGIÑA



MATEMATIKA LANTZEN

HIRUHILABETE HONTAN EGINDAKO LAN BATZUETAKO ARGAZKI BATZUK JARRIKO DIZKIZUEGU:

























HAU DA BESTE ESPERIMENTU BATEN ESPERIENTZIA



Hau da beste esperimentu baten esperientzia. Horretarako 5 edalontzi , kotoia eta dilistak erabili genituen.Lehenengo edalontziankotoia eta dilista batzuk jarri genituen eta edalontziak ez zuen ez argirik eta ez urarik jaso.Bigarrenean gauza bera baina edalontzia eguzkitan jarri genuen.Hirugarrenea, ontziak eguzkiaren argia jaso zuen eta ur piska bat bota genion. Laugarrenean , gauza bera baina ur asko bota genion.Bukatzeko,azkenenko edalontzian dilistak jarri genituen baina ilunpetan egon ziren . Hauek ere, ureztatuta egon ziren. Gure hipotesiak idatzi genituen eta denok uste genuen azkeneko edalontzian ez zela ezer jaioko.Egun batzuk pasa ondoren….Hau sorpresaaa !!!

 Hau da gure emaitza. 

















2017(e)ko ekainaren 22(a), osteguna

LH 6.mailako ikasleen agurra

Atzoko emanaldia bukatzeko LH 6.mailako ikasleei agurra eman genien. Hainbeste urte gure artean izan ondoren hurrengo ikasturtean ibilbide berri bat hasiko dute Nagorek, Intzak, Imanolek, Xarek eta Leirek. 
Hoberena opa dizuegu eskolako ikasle, irakasle eta guraso guztiok eta badakizue nahi duzuenean bisitatxo bat egitera etor zaitezketela.


Muxu handi bat denontzat!!!




Baratzeko produktuen zozketa

Proiektuaren erakusketa amaitu ostean baratzeko produktuen zozketa osatu genuen. Saritu askok izango dute gure baratzeko barazki fresko-freskoez gozatzeko aukera. Hemen dituzue irudi batzuk:







 


Proiektuaren erakusketa

Atzo ekainak 21 hirugarren hiru hilabeteko proiektuaren erakusketa egin genuen eskolan. Azken hilabeteetan egindako lan guztiak ikusteko aukera ederra izan zen. Bertaratzerik izan ez bazenuten hemen dituzue erakusketaren bideotxo pare bat:






2017(e)ko ekainaren 20(a), asteartea

Sendabelarrak eta ukenduak

Gaur ekainak 20 Aitziber etorri zaigu eskolara eta belarrei buruzko kontu interesgarri pila bat ikasi ditugu berari esker. 
Lehenik berak ekarritako belarrak ezagutu, usaindu eta txikitu ditugu ondoren ukendua egiteko. 
Txikitutako belarrei olioa gehitu diegu eta sutan jarri dugu nahasketa guztia lapiko batean ordubetez. 
Bitartean paseotxo bat eman dugu Agiñan topa daitezkeen hainbat belar ezagutu eta jasotzeko. 
Paseoa egin ostean argizaria gehitu diogu nahasketari eta bakoitzarentzat ukendu bat lortu dugu. 
Hemen dituzue saio interesgarri honetako bideo pila bat, zuek ere ikas dezazuen. 






















































ESKERRIK ASKO AITZIBER ZURE LAGUNTZA HANDIAGATIK!!!!


2017(e)ko ekainaren 6(a), asteartea

JOLASAK IKASLEEK EGINDAKO MATERIALEKIN

Gaur ekainak 6 gorputz hezkuntzako saioan ikasleek sortutako materialekin jolasak egin ditugu. Patriciaren laguntzarekin arteko saioetan ikasleek frisbee-ak egin dituzte eta 3-4-6.mailakoek egindako zankoak ere erabili ditugu. Hemen dituzue hainbat argazki: