2017(e)ko urriaren 31(a), asteartea

Baratzean lanean

Iaz bezala aurten ere baratza landuko dugu. Horretarako Eiderren bisita izan genuen aurreko ostiralean eta egin beharreko lanak zehazten lagundu zigun. Gure baratzean marrubi landare pila bat daudenez transplantatu egin ditugu marrubiak lortu ahal izateko. Honez gain hurrengo lana baratzeko belar txar guztiak kentzea izango da, ondoren ongarritu eta epe ertainera landaketak egin ahal izateko. Hemen dituzue saioaren argazki batzuk:










2017(e)ko urriaren 30(a), astelehena

2017(e)ko urriaren 26(a), osteguna

Esaera Zaharrak

esaera zaharrak bilaketarekin bat datozen irudiak

LH 3-4-5kook lasai-lasai geunden gelan, animaliei buruzko Esaera Zaharrak lantzen eta konturatu ginen asko  ikas daitekeela  beraiekin. Horregatik erabaki genuen batzuk hartu eta antzerki txiki batzuk egitea eta eskolako besteei erakustea. Bihar egingo dugu. Bideoa blogean zintzilikatuko dugu, eeee?

2017(e)ko urriaren 21(a), larunbata

DYA koekin ikastaroa

Urriaren 19an eta 20an DYAkoak etorri ziren eskolara suspertze ikastaroa ematera. Asko ikasi genuen eta primeran pasa genuen. Hemen dituzue saioetako argazki batzuk:
















2017(e)ko urriaren 19(a), osteguna

Ekiñe albaitaria eskolan

Kaixo lagunak!! Albaitariari eskolara etortzeko gonbidapena eskatu ondoren eta berak baietza emanda, gurera etortzeko aukera izan zuen. Animaliei buruzko kontu interesgarriak kontatzeaz gain gure zalantza batzuk ere argitzen lagundu zigun. Hemen dituzue bere bisitaren hainbat bideo:















MILA ESKER EKIÑE ZURE BISITAGATIK!!!
NAHI DUZUNEAN ESKOLAKO ATEAK IREKITA DITUZU!!

2017(e)ko urriaren 16(a), astelehena

kaixo berriz!! asmakizun hau ea asmatzen duzuen:

 zein da hegan egin eta ugaztuna den animalia?
 animatu eta idatzi!!

2017(e)ko urriaren 5(a), osteguna

ANIMALIEN PROIEKTUA

Igela aurkitu genuenetik,  animaliei buruz informatzea eta  idaztea  erabaki genuen. Liburuetatik hasi ginen. Liburutegitxo bat osatu genuen. Ondoren, albaitariarekin solastu,  animali kantak abestu, haien soinuak ikasi eta jolasetan aritu, animali irudiak egin, bildumak osatu, ingelesez animalien izenak ikasi...Asmakizunak ere topatu ditugu. hor doakizue bat:
 


 ASMAKIZUNA


arantzak   ditu   ohe eta  pijama;
ibiltzerakoan  ere
ohea  bizkarrean  darama.


zer da?

Gure oinak

Pausorik pauso... Aginako aldapan gora
Pausorik pauso... aldapan behera
Pausorik pauso... eskolan elkartuko gara!!!

 Ea asmatzen duzuen noren oinak diren!!


2017(e)ko urriaren 2(a), astelehena

TABERNA


TABERNA BAT ERE PRESTATU DUGU  GURE GELAN. KOSTA ZAIGU ZER JARRI, NON JARRI ETA PREZIOAK ERABAKITZEA, BAINA DAGOENEKO MARTXAN DA!
HONA HEMEN AURRERAPEN BAT: