Kaixo! Urtarrilean bi ikaslek bete dituzte urteak: Safak urtarrilaren 5ean eta Ibai Muruak urtarrilaren 8an. ZORIONAK BIEI ESKOLAKO IKASLE, IRAKASLE ETA GURASO GUZTIEN PARTEZ!!
2018(e)ko urtarrilaren 31(a), asteazkena
Gorputz adierazpena eta erlajazioa
Kaixo! Atzo urtarrilak 30, gorputz hezkuntzako saioan, gorputz adierazpena eta erlajazioa lantzen aritu ginen. Hemen duzue bukaerako erlajazioaren bideotxo bat.
Ea zuen gustukoa den!
Ea zuen gustukoa den!
Sukaldaritza praktikatzen
Sukaldaritza arrakasta handia izaten ari da LH 1-2ko gelan. Duela aste pare bat gailetak egiten lagundu zigun Ainhoak. Goxo-goxoak atera ziren ez zen batere sobratu eta!! Hemen duzue argazkitxo bat:
Mila esker Ainhoa zure laguntzagatik!!!
2018(e)ko urtarrilaren 30(a), asteartea
Sukaldaritza praktikatzen
Kaixo!! Atzo urtarrilak 29 sukaldari bihurtu ginen. Rachid eta Zakiaren laguntzaz Marokoko sukaldaritza ezagutzeko aukera izan genuen. Hemen duzue bideotxo bat atzoko argazkiekin egina.
Eskerrik asko Rachid eta Zakia zuen laguntzagatik!!!
2018(e)ko urtarrilaren 28(a), igandea
Jolas kooperatiboak
2018(e)ko urtarrilaren 24(a), asteazkena
Yoga saioak eskolan
Kaixo!! Gaur urtarrilak 24 bisita berezi bat izan dugu eskolan. Lorea yogako irakaslea etorri zaigu eta HH 4-5 urteko ikasleak, LH 1-2.mailakoak eta LH 3-4-5.mailetakoek aukera izan dute yogari buruzko hastapentxo txiki bat egiteko. Hemen ikus ditzakezue saioetako une batzuk:
ESKERRIK ASKO LOREA ZURE LAGUNTZAGATIK!!!!
Gorputzaldiak: Konfiantza LH 1-2.mailak
Gaur urtarrilak 23 LH 1-2.mailako ikasleek konfiantzari buruzko saioa osatu dute. Hainbat jolas eta jarduera desberdinen bidez gorputz adierazpenaz gain bestelako sentipenak lantzen dituzte. Unitate didaktiko bakoitzaren bukaeran taldeko lan bat osatu behar izaten dute ikasleek. Hemen duzue oraingoan sortu dutena. Ea zuen gustukoa den!!!
2018(e)ko urtarrilaren 18(a), osteguna
Eskolako txikienak haziak ereiten
HH 2-3 urteko ikasleak lanean
Proiektuarekin buru belarri gabiltza eta eskolako txikienak ere lanean ari dira. Gaur goizean esku lanetan aritu dira. Zertarako izango ote da? Ea asmatzen duzuen!!
2.Hiru hilabeteko proiektua: Unibertsoa
Jakingo duzuenez 2.hiru hilabeteko proiektua Unibertsoa dugu. Hasiera emateko ikasle eta irakasle guztiok asanblada osatu genuen aurreko astean eta mapa kontzeptual batean jakin nahiko genituzkeen hainbat eduki idatzi genituen. Oraindik osatzeko dagoenez zuei bester kontzepturen bat bururatzen bazaizue edota informazioa baduzue, eskolako ateak irekita daude.
Errezetak egiten LH 1-2.mailetan
Dakizuenez 2.hiru hilabeteko proiektua unibertsoa dugu. Dena den, 1-2.mailetan proiektu horrez gain errezetekiko interesa piztu zaie. Aurreko astean goxo gauzak egiten aritu ziren ikasleak. Hemen duzue egindakoaren emaitza. Azkar garbitu zen platera!!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)