2018(e)ko apirilaren 25(a), asteazkena

Sukaldaritza tailerra: Yogurra egiten

Jakingo duzuenez sukaldaritza tailerrarekin hasi gara azken asteetan eta oraingoan gure ikasleek etxeko yogurtak prestatu dituzte. Probatzeko aukerarik izan bazenuten zapore gozoarekin geratuko zineten. Hemen dituzue argazki batzuk eta baita bideotxo bat ere:














Liburuaren eguna eta irakurketa astea

Kaixo! Pasa den astelehenean apirilak 23 Liburuaren eguna izan da. Egun hori ospatzeko guraso batzuk eskolara gerturatu eta liburu desberdinen kontaketa egin zuten. Horrez gain atzo apirilak 24 irakasleok lau ipuin desberdin kontatu genituen hizkuntza desberdinetan gainera (euskaraz, gazteleraz eta inglesez). Astean zehar beste guraso batzuk ere animatuko direnez hemen izango dituzue ikusgai ere beren argazkiak.

Gurasoen kontaketak











 Irakasleen kontaketak








2018(e)ko apirilaren 10(a), asteartea

2.Hiru hilabeteko proiektuaren erakusketa: Unibertsoa

Kaixo!! Aurreko hiru hilabetean unibertsoaren proiektuari bukaera emateko erakusketa polita osatu genuen. Ikusteko aukerarik izan ez bazenuten hemen dituzue bideotxo batzuk:





2018(e)ko apirilaren 9(a), astelehena

Martxoko ikasleen urtebetetzeak

Kaixo! Martxoan 5 ikaslek bete dituzte urteak: Kattalinek 2an, Manexek 3an, Anik eta IƱakik 21ean eta Arianak 27an. Zorionak guztioi eskolako ikasle, irakasle eta gurasoen partez!!!


2018(e)ko apirilaren 3(a), asteartea

Igeriketa ikastaroa 2018

Kaixo!! Jakingo duzuenez otsailaren bukaeratik hasita eta martxoan bukatuta LH 1-2.mailetako ikasleek igeriketa ikastaroa osatu dute. Igeriketan trebatzeaz gain primeran pasa dute ikasleek. Hemen dituzue azken saioko argazki batzuk: